2017/10/18

CONVERSACIÓN DE LA MANO DE HAZI AROA EN NUESTRO LOCAL DE IRUÑEA

SOLASALDIA


PREKALIKATUAK ETA ELIKASARETUAK
Sareak elikadura pobreziaren aurrean

Urriak 19, osteguna, 20:00etan
Iruñeko San Agustin kaleko 24an (Ekologistak Martxan eta Jateko taldeen egoitza).

HAZI AROA Herri Antropologia Taldeko Txuri Ollo eta Xabi Jasoren eskutik
Antolatzailea: JatEKO kontsumo taldea

----------------------------------------------------------------------------------------------------

CONVERSATORIO

PRECALIMENTADAS Y ALIMENTRAMADOS
Redes frente a la pobreza alimentaria

Jueves 19 de octubre a las 20:00
en calle San Agustín 24 de Pamplona (sede de Ekologistak Martxan y de Jateko)

De la mano de Txuri Ollo y Xabi Jaso, del Grupo de Antropología Popular HAZI AROA
Organiza: grupo de consumo JatEKO

2017/10/09

Alternatiben Herria 2018 el Pueblo de las Alternativas


Ekainak 2 IRUÑEA
Bizitza burujabea eskubide osoz ¡Desconectémonos del Capitalismo!

Nondik dator?

2013. urtean Parisko COP21 klimaren inguruko goi-bileraren harira 10, 100 edo 1.000 Alternatiben Herri eraikitzeko deialdia luzatu zen. Baionakoa izan zen horietako bat, eta Bilbokoak txanda hartu zion bi urte beranduago, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren eskutik. Egun batez erakusketek, hitzaldiek, tailerrek, eta batzarrek Kapitalismoari eredu alternatiboa eraikitzea posiblea eta desiragarria dela erakutsi zuten, martxan dauden hainbat eta hainbat proiektu eta borroka ezagutuz. Bilbokoaren ondotik, Iruñean horrelako ekimen bat antolatzeko gogoa zegoen eta 2016ko udaberrian lehen bilera irekia antolatu zuen Karta Sozialak. Ordutik lan-talde bat bildu izan da eta ikasturte berria hastearekin batera ahalik eta pertsona nahiz eragile gehien saretzea da asmoa, denon artean Alternatiben Herria 2017 eraiki dezagun.

Zertan datza?

Aldarrikapen eta festa uztartzen dituen ekimena da Alternatiben Herria, proposamen ugariren erakuslea, handiak nahiz txikiak, egunerokoan betetzen gaituztenak. Egun bateko programazio zabal eta anitza eskainiko diegu herritarrei, Iruñeko erdigunean “auzo” izeneko espazio tematiko ezberdinak antolatuz. Auzo bakoitza Hiriko plaza edo zonalde batean kokatuko litzateke eta bere programa propioa izango luke. Ekimen batzuk bezperan edo biharramunean egiteko aukera ere badago. Bilboko diseinutik abiatuta, honako sei auzo hauek aurreikusten dira (izenak behin behinekoak dira):
·         auzoEKOnomia (alternatiba ekonomikoak)
·         Herriak eta Lurra
·         Bizitza anitzak eta duinak (dibertsitatea)
·         Arragoa (hizkuntz eta kultur ondarea)
·         Parte hartzea, demokrazia, burujabetza
·         Haurren Hiria edo Errepublika.

Zein dira helburuak?

Ekimen honen helburu nagusiak honako hauek dira:
·         Martxan dauden alternatibak hedatzea eredu ekonomiko eta sozial berri bat eraikitzeko
·         Mobilizazioaren eta gizartea aktibatzearen beharra azpimarratu, trantsizio soziala eta ekologikoa gauzatzeko
·         Sareak sortu eta aliantzak egin eta indartzea Alternatiben Herria ospatu eta gero elkarrekin lanean jarraitzeko

Nola antolatuko da?

Ekimena bera bezain garrantzitsua da antolatzeko modua. Auzolanean egitea proposatzen dugu, parte hartu, eztabaidatu eta elkarrekin eragin nahi duten eragile eta pertsona guztien artean. Honela, auzo bakoitzak bere dinamika propioa izatea proposatzen dugu eta denon arteko koordinazio gune bat ere egotea.

Nola parte hartu dezake pertsona eta kolektibo bakoitzak?

Hiru modutan parte hartu daiteke:
·         Alternatiben Herria ekimenari sostengua emanez. Alternatiben Herriaren inguruan indarrak biltzeko manifestu bat osatu da. Atxikimendua web orriaren bidez eman daiteke: http://alternatibenherria.eus/manifestua-irunea/
·         Auzoetako lan-taldeetan parte hartuz. Auzo bakoitzak bere bilera dinamika izango du.
·         Auzo bakoitzeko sarean parte hartuz. Bilera dinamika iraunkorrean parte hartu ezin dezaketenek, proposamenak helarazi eta egunari begirako eginkizun txikiak har ditzakete, denon artean egun handi eta zoragarria egiteko.

Eta zuk, nola parte hartu nahi duzu? Bidali ezazu eposta bat zehaztuz a) ze auzoan parte hartzea gustatuko litzaizukeen; b) bileretan ala sarean parte hartuko duzun. kartasozialanafarroa@gmail.com



Alternatiben Herria 2018 el Pueblo de las Alternativas
Ekainak 2 IRUÑEA
Bizitza burujabea eskubide osoz ¡Desconectémonos del Capitalismo!



¿De dónde viene?



En el año 2013 se lanzó un llamamiento europeo para organizar 10, 100, 1.000 Pueblos de las Alternativas frente a la“cumbre del clima” de París denominada COP21. Baiona organizó uno de esos Pueblos y Bilbo cogió el relevo, de la mano de la Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria, dos años después. Durante un día, mediante decenas de exposiciones, conferencias, talleres, asambleas...mostramos en el centro de la ciudad que es posible y deseable construir un modelo alternativo al Capitalismo y que además existen numerosos proyectos y luchas en marcha para hacerlo posible. Tras la jornada de Bilbo, existía gran interés por organizar una iniciativa similar en Iruñea y la Carta de Derechos Sociales organizó una primera reunión abierta en primavera. Desde entonces se ha venido reuniendo un grupo de trabajo y con el inicio del nuevo curso la apuesta consiste en implicar en red al máximo número de personas y agentes, para construir entre todos y todas el Pueblo de las Alternativas 2017.

¿En qué consiste?

Se trata de hacer un día reivindicativo y a la vez festivo, escaparate de las numerosas propuestas, grandes y pequeñas, que nos dan vida todos los días. Vamos a ofrecer un programa amplio y plural a la gente, organizando espacios temáticos denominados “barrios” en el centro de la Ciudad. Cada barrio estará situado en una plaza o zona. Existe la posibilidad de trasladar algunas de las actividades a la víspera o el día posterior. Partiendo del diseño de Bilbo, se preven estos seis barrios (los nombres son provisionales):
·                     auzoEKOnomia (alternativas económicas)
·                     Los pueblos y la tierra (tierra y ecosistema)
·                     Bizitza anitzak eta duinak (diversidad)
·                     Arragoa (patrimonio lingüístico y cultural)
·                     Parte hartzea, demokrazia, burujabetza (participación, democracia, soberanía)
·                     Haurren Hiria edo Errepublika (Ciudad o República de las niñas y niños)

¿Cuáles son los objetivos?

Los principales objetivos de esta iniciativa son:
·                     Difundir las alternativas existentes para constuir en nuestro pueblo un nuevo modelo económico y social.
·                     Subrayar la necesidad de la activación de la sociedad, para hacer realidad la transición social y ecológica.
·                     Potenciar redes/alianzas para continuar colaborando después de celebrar el Pueblo de las Alternativas.

¿Cómo se va a organizar?

Tan importante como la propia iniciativa es la manera en la que se organiza. Proponemos hacerlo en Auzolan, recabando las aportaciones de todo aquella persona o colectivo que quiera participar, reflexionando y actuando en común. Proponemos que cada barrio tenga su propia dinámica, con un marco de coordinación común.

¿Cómo puede participar cada persona y colectivo?

Se puede participar de tres modos:
·         Apoyando la iniciativa. Se ha elaborado un manifiesto para unir voluntades en torno al Pueblo de las Alternativas. Se puede dar la adhesión mediante internet: http://alternatibenherria.eus/manifestua-irunea/
·         Participando en el grupo de trabajo de un barrio. Cada barrio tendrá su propia dinámica.
·         Participando en la red de cada barrio. Los colectivos que no puedan participar asiduamente en las reuniones, pueden hacer propuestas y encargarse de tareas concretas de cara a la jornada, para hacer un día maravilloso entre todos y todas.

Y tú, ¿cómo quieres participar? Envía un email diciéndo a) en qué barrio te gustaría participar; b) si participaras en las reuniones o en red. kartasozialanafarroa@gmail.com