HAZKUNDEAREN MUGAK

12 panelek osatzen dute erakusketa. Helburua da krisi energetikoa eta ingurumenezkoari buruz kontzientzia hartzea. Valladolideko Unibertsitatearen Dinamika eta Energia taldeak, Entrepueblos-ek eta Ecologistas en Acción-ek prestatu dute erakusketa

Iruñeko Ekologistak Martxan-ek erakusketa gaurkotu du, eta euskaraz eta gaztelaniaz paratu. Erakusketa hau kolektibo zein eskolen eskura dago; beraz erreserbatu nahi duenak idatz dezala ondoko helbidera: irunea@ekologistakmartxan.org.

Erakusketak hainbat gai jorratzen ditu modu dibulgatzailean: energia eta materialen mugak, sostenigarritasuna, kolapsoak, energia berriztagarriak, biomimesia eta deshazkundea. Hauek guztiek egungo bizi eta kontsumo ereduaren alternatibak iradokitzen dizkigute. Hiru pertsonaiek gidatzen gaituzte paneletan zehar, hirurek bizitzaren aurreko hiru jarrera erakusten dituzte: “Hiritartasuna”, baliabide mugatuen jakitun eta kontzientzia kritikoaren gosez; “Lotia”, denetaz paso egiten duena; eta “Pentsamendu bakarra”, egungo pentsamolde neoliberalen isla.

Gure sistema ekonomikoa mugarik gabeko hazkundean eta naturaren etengabeko hustiapenean oinarritzen da. Bide hau hartuta, gure zibilizazioak ezinbestez topo eginen du natur baliabideen agorpenarekin, eta ondorioz, krisi ekologikoarekin. Ezinbestekoa dugu trantsizioa beste mundu baterantz, erregai fosilen menpekotasunik gabe, ingurumen krisia eta klima aldaketaren ondoriorik txarrenak sahiestu nahi baditugu.

Erakusketa PDF formatuan irakurri nahi baduzu, HEMENDIK jaisten ahal duzu.













No hay comentarios:

Publicar un comentario