2013/07/28

Elementu ezinbestekoena merkatuaren jomugan

(Argia aldizkaritik hartutako albistea)

Neoliberalek bataila bat galdu dute Europan, Michel Barnier komisarioak onartu duenean ur hornidura pribatizazio planetatik kanpo uztea. Milioi eta erdi sinaduraz goiti bildu dituzte ura zerbitzu publiko eta giza eskubidetzat aldarrikatzen dutenek. Gerran segitzen dute, ordea, uraren jabegoa bereganatu nahi dutenek.

2010ean, Nazio Batuen Batzar Nagusiak gizarte zibilaren eskari historiko bat aintzat hartu eta giza eskubide izendatu zuen ur edangarria eta saneamendua eskura edukitzea, behar adinako kopuruan eta behar adinako kalitatez. Harrigarria eman dezake izendapena hain berandu iristeak, baina horrek badu arrazoia: “Duela hogei urte, inori ez zitzaion bururatuko ura giza eskubidea ez denik; izaera horri mehatxu egin zaiolako egin behar izan du NBEk bere aldarrikapena”, diosku Eloi Badia kataluniarrak. Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteko eta uraren publikotasunaren aldeko hainbat plataformatako kidea da Badia. Argitu dezagun, ezer baino lehen, aipatu duen mehatxua ez dela atzo goizekoa. 80ko hamarkadatik, hainbat nazioarteko itunen bidez, munduko politikak diseinatzen dituztenak uraren kudeaketaren atea zabaltzen saiatu dira, merkatu librea sar dadin. Antza denez, 90eko hamarkadan Hego Amerikan izandako pribatizazio oldearen porrota ez da nahikoa irakaspen ona izan; azken urteetan, Europa da uraren multinazionalen jomuga berria. Eta pribatizazioaren podiumean, Britainia Handiaren ondotik, Euskal Herria partekatzen duten estatu biak daude, nahiz eta horrek modu desberdinean eragiten digun Bidasoaren alde batekoei eta bestekoei.

2013/07/16

BIDAZI: Tokiko kontsumo ekologiko eta arduratsua sustatzeko



(HITZA webgunetik hartutako artikulua)

Bihar, asteazkenarekin, Bidazi elkartearen aurkezpena egingo dute Bidasoko EKTn, 19:00etan (eta ostiralean, 19:30ean, Olagarro elkartean, Hondarribian). Bortzirietatik datoz eta tokiko ekoizpen eta kontsumo ekologiko eta arduratsua sustatzen dute, Nafarroako hiriburuan 1.800 bazkide baino gehiago dituen Landare elkartearen antzera. Irungo aurkezpenaren aurretik HITZA Bidaziko hiru kiderekin elkartu da, Xabier Burgaña, Oier Fuentes eta Miguel Rodriguez Iantzi.

Egun hiru hilabetean behin galtzen ez diren produktuak banatzen dituzte bazkideen artean baina urratsa ematea erabaki dute, urrats handia. Batetik, geografikoa, Bidasora zabalduko dute Bidazi, bazkide berrien bila. Bestetik, baserritarrekin ekoizle sare bat osatu nahi dute eta, aurrerantzean, produktu freskoak ere banatu. Eta azkenik, irailean bazkideentzako saltokia ireki nahi dute Berako Alkaiaga industria gunean.


2013/07/15

Buscando alternativas al sistema agroalimentario actual

(Información publicada en Diario de Noticias)

Crece el modelo de venta directa de producto ecológico y fresco
El AlmaZen, jatEKO o Calabatata son apuestas de venta directa y economía local

Buscar una alternativa al sistema agroalimentario actual. Este es el objetivo de al menos una veintena de grupos de consumo de Navarra que trabajan para establecer y poner en práctica modelos de compra y distribución fuera de las grandes superficies comerciales y de los canales convencionales del comercio. En Navarra existen al menos una veintena, que agrupan a más de 500 personas, en una tendencia ascendente pese a la crisis o gracias a ella porque ha servido para desvelar muchas injusticias.

Grupos como jatEKO, Calabatata o El AlmaZen ofrecen en Navarra, desafiando a los grandes distribuidores, un servicio alternativo que ofrece productos de mucha calidad y sin intermediarios. Apuestan de este modo por un consumo responsable y de calidad, favoreciendo la producción agroecológica a pequeña escala, facilitando la relación entre productores y consumidores a través de la venta directa, y fortaleciendo la economía social, subrayan. Estos grupos se centran en el consumo de productos ecológicos de la zona, en su mayoría de frutas y hortalizas de temporada, aunque pueden complementar su oferta con queso, pan, aceite, miel, zumos y productos de Comercio Justo como café, chocolate y azúcar, entre otros. Las cestas se pueden pedir "a la carta", según necesidades, gustos y ritmos de consumo de cada uno, y los pedidos se suelen realizar por Internet.