2011/05/19

 BIZIKLETA MARTXA (Maiatzaren 28 eta 29)    
AHT NAFARROAN: HASI BAINO LEHEN GELDI DEZAGUN
CASTEJON – TAFALLA –  IRUÑEA

 AHT Gelditu! Elkarlanak maiatzaren 28 eta 29an Castejon eta Iruñea artean eginen den bizikleta martxan parte hartzera deitzen du. Nafarroako AHTren egitasmoaren lehen zatia, hain zuzen, tarte horretakoa da. Ekimen horren helburuak honako hauek dira:

- Lehenik eta behin, AHTk sortuko lituzkeen txikizioak bertatik bertara ikustea. Dakizuenez, aurtengo udan Kadreita eta Alesbes artean lanak hastekoak dira. Halaber, AHTrekin lotura estua duten azpiegituren eraginez jabetzea, besteak beste Castejongo zentral termikoak, Alaizko harrobiak, autobide elektrikoa...

- AHTk kalteturiko eskualdetako oposatzaileen arteko harreman eta informazio trukaketa ahalbidetzea, beronek bultzatzen duen estres kulturaren aldean abiadura motela erabiliz.

- Nafarroako historian sekulan izandako egitasmorik txikitzaile eta xahutzaileena salatzea. Izan ere, ingurugiroari atzera bueltarik gabeko kalteak sortuko lizkioke eta murrizketa sozial ikaragarriak suertatzen ari diren garaian energia, zein diru xahuketa arrazoigabeak suposatuko lituzke. Halaber, azpimarratu behar da inposatutako azpiegitura hau bankuak zein eraikitze enpresak bezalako botereguneentzat baizik ez litzateke mesedegarri izanen, eta bakar bakarrik populazioaren gutxiengo batek erabiliko zuela minutu eskax batzuk irabazteko.



EGITARAUA:

Larunbata 28: Castejon – Tafalla. 49 km.

10:00. Martxaren hasiera Castejongo udaletxetik.
11:15. Kadreita.
12:30. Alesbesen hamaiketakoa.
14:30.  Faltzesera heldu. Bazkaria.
16:30.  Faltzestik abiatu.
20:00.  Tafallara iritsi eta hiri barnako ibilbidea osatu.
21:00.  Afaria  Baigorri elkartean.

Igandea 29 : Tafalla- Iruñea. 44 km.

10:00. Irteera Tafallatik
10:30. Puiu.
11:00. Garinoain eta Barasoain.
11:30. Oloritzen hamaiketakoa.
13:30. Biurrunera heldu. Bazkaria.
15:30.  Biurrundik abiatu.
16:00. Subitza.
16:30. Beriain.
17:00. Getze - Galar.
17:30. Ezkirotz
18:00. Zizur.
18:30. Etxabakoitz. AHTren geltoki proiektuaren inguruko azalpena.
19:30. Iruñera iritsi. Bukaerako ekitaldia Gazteluko plazan.



OHARRAK:

IBILBIDEA:Aldapa gutxi du eta ez da beharrezkoa aurreko entrenamendu berezirik. Distantziaren heren bat dexente ongi dauden pistak dira.

BIZIKLETEN GARRAIOA: Antolatzaileok kamioi bat erabiliko dugu Iruñetik Castejonera bizikletak eramateko. Hitzordua ostirala 27an arratsaldeko 8etan Matesako aparkalekuan  izanen da (Arrotxapea auzoa ). Norbaitek bezperan etortzerik ez balu saiatuko gara nola edo hala bizikleta eramaten. Hitzordua goizeko 8 etan Autobus geltokian.

OSTIRALEKO GAUA IRUÑEAN: Bezperan lo egiteko tokia izanen da. Lo zakua eta isolagailua ezinbestekoak dira. Hitzordua  ostirala 27 gaueko 9:30ean Zabaldin izanen da (Navarreria Plaza 25 behea).

IRUÑEA – CASTEJON BIDAIA AUTOBUSEZ: Autobus geltokitik larunbatean goizeko 8etan aterako da. Txartelaren prezioa 8 € koa da.

ERAMATEKO MATERIALA: Lo sakua, isolagailua eta gauean aldatzeko arropa bizkarzorro handian eraman behar dira. ( hau guztia furgonetan eramango da eta etaparen bukaeran jasoko da)
Egunean zehar beharrezkoa duguna bizkarzorro txiki batean eraman behar da. Ordezko kamara bat, partxeak eta puzgailua eramatea ongi dago. Kaskoa nahitaezkoa da. Txakurrik ez ekarri.

ERRATZA IBILGAILUA: Matxura handitarako eta lesiotarako ibilgailu baten laguntza izanen da.

OTORDUAK: Bi hamaiketakoak, bi bazkariak, larunbateko afaria eta igandeko gosaria antolakuntzaren kontura. Martxaren haseran, Castejonen bi egunetarako txartelak 25 € tan salduko dira eta lagunza txartelak 30 € tan. Txartela erosi ezean, bazkariak eta afaria 8 na € balioko dute, hamaiketakoek 3 na €  eta gosariak 2 €.

IZEN EMATEAK: Aurrez esan behar da zenbat pertsona etorriko den. Muga data osteguna 26 gauean. Baita ere esan behar duzue zenbat pertsonak hartuko duzuen autobusa Iruñetik Castejonera.

HARREMANETARAKO:   618802648 telefonoa eta ahtrikeznafarroa@gmail.com helbidea



No hay comentarios:

Publicar un comentario