EGA BIZIZ!
...ZATOZ GUREKIN EGA IBAIAREN IBILBIDEA JARRAITUKO DUEN MARTXA ERREIBINDIKATIBORA...
UZTAILAK 16, LARUNBATA
Irteera goizeko 9etan Santo Sepulcrotik. Aberingo zubian bakoitzak eramandako hamarretakoa hartuko dugu, gutxi gora behera goizeko 11.30tan.
13etan. Bizi kritikoa Allon.
Lekuan bertan, nekazari batek emanda, Ebroko Plan Hidrologikoak prestatutako Jurramendi hegoaldeko soroen ureztatze planaren inguruko azalpenak.
Dikastelun bazkaria
20.00 h Dikasteluko Giza Etxean “Nueva Cultura del Agua” hitzaldia. Afaldu eta lo egingo dugu Dikasteluko Giza Etxean.
UZTAILAK 17, IGANDEA
9.30etan Lodosarako bidea hartuko dugu.
12.30ak inguru, Ebroko martxarekin topaketa Lodosan bertan. Ibaiaren inguruan bazkalduz.
Bazkaldu eta gero guztiok batera Calahorrarako bidea hartuko dugu.
*Motxilak, botikinak, erramintak, janaria eta holakoak eramateko laguntza kotxea izango dugu.
*Ezin bestekoa da: kaskoa eta gurpil zulaketarako aldatzekoak eramatea; lo zakua eta esterila; jaka isolatzailea eta atzeko bizikleta argia; eguzkirako krema, buru zapia eta garbitzekoak.
*Bazkariak eta afariak bakoitzak eramango ditu. Gosaria ondoko kafetegian hartzeko aukera dago. Lizarran, Dikastelun eta Lodosan badira erosteko dendak.
IZEN EMATEA ETA INFORMAZIOA: marchabicislizarra@gmail.com
"VIVE EL EBRO" MARTXARI BURUZKO INFORMAZIO OROKORRA
No hay comentarios:
Publicar un comentario