2012/04/15

Nekazarien Borroka Astea

NEKAZAL BORROKAREN ASTERAKO DEIA
Elikadura-Burujabetzagatik, transgenikorik gabe, bukatu dezagun Lur-Metatzearekin!
(2012ko Apirilaren 16tik 22ra)


Apririlaren 17a Nekazal Borrokaren Nazioarteko Eguna da, Brasilen 1996an gertatutako 19 nekazarien sarraskia gogoratzen bait da, lurra eta justiziaren alde borrokatzen ari zirela. Urtero ospatzen da mundu osoan, nekazarien eta bere eskubideengatik borroka egiten dutenen alde.

Azken urteotan, nekazal eredu berriak bultzatuta, lur-metatze handia ematen ari da, eta ematen ari diren politikak merkatu globalen mesedetan aritzen dira, pertsonak aldera batera utzita. Honek gizarteari eta ingurugiroari eragiten dion kaltea itzela da.

- Nazioarteko enpresek nekazaritza kontrolatzen dute, lurra, haziak, ura eta beste  baliabideekiko duten jabetza dela eta. Honek, jatorrizko poblazioak mugiarazten ditu, giza eskubideak eta emakumeak bortzatu, txirotasuna bermatu eta ingurugiroa kutsatu.

- Nekazaritza industrializatu egiten da, teknologia gailentzen ari delarik, bioteknologia eta transgenikoen bitartez.

- Eskala handiko merkataritza lehentzen da, elikagaien banaketa empresa handien eskuetan utziz.

- Nafarroan nekazaritza-jarduera garatzeko lur egokiak hiri erabilerarako, industriarako eta azpiegiturak eraikitzeko erabili dira, Arantzadi-ko baratzen kasua adibidez.

Gizarteak urteak daramatza transgenikoen kontra eta Elikadura Burujabetzaren alde manifestatzen, eta ikuspuntu sozial, ekologiko eta kultural batetik aurrera atera daitezkeen eredu ekonomiko eta sozialak eskatzen.

Horregatik, eta Nekazal Bidearen deia jarraituz, guztiok batera jardun nahi dugu Nekazal Borrokaren Nazioarteko Egunaren inguruan. Apirilak 16an, 19:30tan Zabaldin, mahai borobil bat antolatu da, Nafarroan ematen ari den lur-metaketari buruz. Apirilak 21ean, 11:00tik 14:00ak arte, Elikadura Burujabetzaren aldeko Jaia ospatuko da Arantzadiko baratzetan.

Gogorarazi behar dugu gizarteak eskaera argiak dituela: nekazaritza eta elikadura naturala, transgenikorik gabekoa; PAC (Politica Agraria Comunitaria) justu bat, nekazaritza familiarra eta baserri mundu bizia bermatuko duena, eta azkenik lur-metaketa galeraziko duten nazioarteko,
europear eta estatu mailako politikak.

Nekazal Bidearen deia jarraituz, batu gaitezen eta borrokatu dezagun elkar!

Elikadura-Subiranotasunaren alde! Transgenikoen gabeko nekazaritza eta elikaduraren alde! Lur-metatzearekin buka dezagun! Lurra laboratzen dutenentzako!

 
Antolatzaileak
Mugarik Gabe Nafarroa, EHNE, Sodepaz, OCSI, REAS, Greenpeace, Ekologistak
Martxan, Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Hazien Sarea eta Nafarroako Kontsumo Taldeak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario