2016/11/07

Ekologistak Martxanek bere elkartasuna adierazi nahi dio Garbiñe Elizegi Baztango alkate ohiari

Azaroaren 8an Baztango alkate ohia epaituko dute Iruñeko auzitegian. Leporatzen dioten delitua? Aroztegiko proiektua "pelotazo urbanistikoa" dela erratea.

Lerro hauen bidez, Ekologistak Martxanek bere elkartasuna adierazi nahi dio Garbiñe Elizegiri, gogor salatu nahi du haren kontrako jazarpen judiziala, eta Aroztegiko garapen urbanistikoa eteteko eskatu nahi du.

Azaroaren 8an, asteartearekin, goizeko 09:00etan, elkarretaratzea eginen dute Iruñeko Auzitegiaren parean. Ahal duten guztiak elkarretaratzera joateko deia egin nahi du Ekologistak Martxanek.

AROZTEGIA: marraz gaindiko pelotazoa (bideoa):
https://www.youtube.com/watch?v=_9HOqG5ucK0

Garbiñe Elizegirekin solastatu gara astearteko epaiketaz (elkarrizketa Xorroxin Irratian):
http://erran.eus/baztan/1478259150103

Aroztegia eta Gero Zer? Plataformaren webgunea / Página web de la plataforma:
http://aroztegiaetagerozer.eus/

Sustrai Erakuntza ante las recientes noticias vinculadas al proyecto de Aroztegia en Baztan:
http://fundacionsustrai.org/sustrai-erakuntza-ante-recientes-noticias-vinculadas-al-proyecto-aroztegia-baztan


Sustrai Erakuntzako gaiari buruzko beste artikuluak:
http://www.sustraierakuntza.org/urbanizaciones-y-campos-golf

Otros artículos de Sustrai Erakuntza sobre el tema:
http://fundacionsustrai.org/urbanizaciones-y-campos-golf

No hay comentarios:

Publicar un comentario