2010/05/18

'Hiria eta klima aldaketa'


EKOLOGISTAK MARTXANEK LAU KARPA PARATUKO DITU IRUÑEKO SAN FRANTZISKO PLAZAN HIRIA ETA KLIMA ALDAKETARI BURUZKO INFORMAZIOAREKIN
Hiria eta klima aldaketa erakusketa Iruñean izanen da, maiatzaren 19tik 23ra

Ecologistas en Accion elkarteak antolaturiko kanpainaren barnean, Ekologistak Martxanek Iruñera ekarriko du “HIRIA ETA KLIMA ALDAKETA” izeneko ekimena, klima aldaketari buruzko erakusketak, tailerrak, informazio mahaiak eta joko didaktikoak biltzen dituena. Bertara, 10 urtetik goitiko edozein pertsona hurbiltzen ahal da, banaka edo taldeka, familiarekin edo lagunekin, edota ikastetxeek antolaturiko bisitetan. Kanpaina Fundacion Biodiversidad elkarteak finantzatu du eta hurbilen hiru urteetan penintsulako alde batetik bertzera ibiliko da.



Erakusketa Iruñeko San Frantzisko plazan izanen da, maiatzaren 19tik 23ra (asteazkenetik igandera), ondoko ordutegian:


GOIZEZ
ARRATSALDEZ
asteazkena 19
---
17:00 – 20:00
ortzeguna 20
10:00 – 14:00
17:00 – 20:00
ortziralea 21
10:00 – 14:00
17:00 – 20:00
larunbata 22
10:00 – 14:00
17:00 – 20:00
igandea 23
10:00 – 14:00
---

Erakusketak ondokoak eskaintzen ditu:

-         Adin guztietarako materiala banatzeko informazio tokia.
-         Klima aldaketari buruzko eta gizarteko hainbat aktoreren erantzukizunari buruzko erakusketa.
-         Adin guztietarako tailerrak: bat gure karbono aztarna kalkulatzeko, eta bertze bat hiri iraunkor baten diseinuan parte hartzeko eta klima aldaketari konponbide parte-hartzaileak bilatzeko.
-         Material eta jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz daude.
-         Bisita doanekoa da, baina taldeka egin nahi bada, aldez aurretik hitzordua egin behar da nafarroa@ekologistakmartxan.org helbidera idatziz, edo 626645406 telefonora deituz.

Ekimen honen ardatza da ikustea eta ikusaraztea hiriek rol garrantzitsua jokatzen dutela klima aldaketan. Izan ere, planetako eremu jendetsuenak direnez, energia eta baliabide asko eta asko kontsumitzen dituzte, eta klima aldaketa eragiten duten berotegi efektuko gas isurketen iturri erraldoiak dira. Hori dela eta, proiektu honek erakutsi nahi du hiriek ahalmen handia dutela berotegi efektuko gas isurketa horiek murrizte aldera; ez bakarrik hiritarren eguneroko azturak aldatuz, baita aztura horien aldaketa diseinatzeko parte-hartzea ahalbidetuz ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario