2011/06/04

Arrasaten, ekainaren 11n, 18:00etan, AHTaren kontrako manifestaziora deitu du AHT Gelditu! Elkarlanak

AUTOBUSAK (Iruñetik) / AUTOBUSES (desde Pamplona):
- Hartu zure txartela (12 euro), ortzeguna baino lehen Meson de la Tortilla tabernan.
- Coje tu ticket (12 euros) antes del jueves en el Mesón de la Tortilla.



+ info +

AHTak beste proiektu txikitzaileekin eta krisiarekin daukan zerikusia agerian utzi nahi dugu. AHTak are gehiago krisian murgiltzen gaitu, beste zerbitzuetarako (osasuna, hezkuntza...) beharrezko baliabideak xahutuz, eta bizitzarako beharrezko osagarriak (lursoilak, ur iturriak...) hondatuz. Beste mundu bat beharrezkoa da, energia gutxiago konsumitzen duena, hurbiltasuna, bertoko elikagaiak, lehenetsi egiten duena, porlana gainetik Naturak irabazten duena. Inposaketaren aurrean, "benetako demokrazian" oinarritzen dena.

AHTaren borroka galduta dagoela pentsatzen duenerako, jakin dezan oraindik Euskadin aurrekontuaren %15-20a bakarrik gastatu dela, nahiz eta egindako kalte larria begibistakoa izan. Nafarroan eta Iparralden oraindik ez direla hasi. Portugaleko linea kolokan dago. Gainera Blanco ministroak ihaz esan zuen %40 baino exekuzio baxuagoan dauden obrak "agian bertan behera" geratu behar direla. Ordutik hona krisi ekonomikoa ez da gehiegi aldatu, eta krisi energetikoa areagotu da. Beraz, nekatuta baina itxaropentsu batzuk aurrera jarraitzen dugu "abiadura handiko suizidio kolektibo" hau gelditzeko asmoz.

Ongi izan, eta animo, itxaropenez beterik!!

Ekologistak Martxaneko AHTaren aurkako batzordetxoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario