2012/05/29

ZILBETI: MENDI MARTXA

Heldu den ekainaren 2an, larunbatarekin, Zilbetin antolatu dugun MENDI MARTXA gonbidatzen zaituztegu, Antzeriko inguruak sakonki ezagutze aldera. Izan ere, inguru berezi hori ZEC izendatutako gunea da, hau da, Kontserbazio Bereziko Eremua, eta Natura 2000 europar sarean dago sartuta. Bertan pagadi bat dago, oso berezia, non bizi baitira desagertzeko arriskuan dauden espezie batzuk. Arrisku hori, orain, inoiz baino handiagoa da, MAGNA enpresak harrobi bat egiteko proiektua abiarazi duelako. Proiektuak aurrera jarraitzen badu, 80.000 pago gazte botako dituzte, zenbait animalia-espezie desagertaraziko dituzte eta bertako akuiferoak kutsatuko dituzte. Horretaz gain,  eskualdeko egitura sozial eta ekonomikoa enpresa handi gutxi batzuren eskutan geratuko da, eta horiek, dudarik gabe, zokoratuta utziko gaituzte mea bukatu bezain laster.

Hortaz, Alduide Mendia Koordinadorakook ekainaren 2ko MENDI MARTXAn parte hartzera animatzen zaituztegu. Hiru orduko ibilbide zirkularra izanen da, non, herrikoek gidatuta, hobe ezagutuko baititugu hala eskualdea nola proiektua, eta, bide batez, barrabaskeria hau salatuko dugu. Zilbetitik 10:00etan aterako gara, eta behin martxa bukatutakoan, 14:00etan, bazkari autogestionatua eginen dugu herrian bertan. Edariak eta kafea Koordinadoraren kontura joango da.

-------------------------------------------


Os invitamos a la MENDI MARTXA convocada para conocer un paraje muy especial, Antzeri, en Zilbeti (Valle de Erro), que está declarado  ZEC (Zona de Especial Conservación) y que forma parte de la red Natura 2000. Es un lugar donde hay un magnífico hayedo y algunas especies de animales en peligro de extinción, que actualmente están amenazadas por un proyecto de cantera promovido por la empresa MAGNA. Si este proyecto se lleva a cabo, se producirá un daño irreparable sobre unas 80.000 hayas, varias especies que se extinguirán, acuíferos que quedarán contaminados... Pero además de esto, la estructura social y económica de la zona quedará en manos de grandes empresas que nos dejarán tirad@s cuando se agote el mineral.

Por ello, desde la Coordinadora Monte Alduide os invitamos a una MENDI MARTXA de unas 3 horas, en la que conoceremos la zona y un poco más a fondo el proyecto, y a su vez denunciaremos esta barbaridad. Saldremos de Zilbeti el día 2 de junio, sábado, a las 10:00 h, para acabar en el mismo pueblo con una comida autogestionada en la que la Coordinadora ofrecerá bebidas y café.


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada