1. Nafarroako abiadura handiko korridorearen proiektua zaharkitua dago. 2004an UPN/PSN eskutik abiatu zen “Abiadura Handiko Trena” izenarekin. Gaur egungo Nafarroako Gobernuakproiektuarekin jarraitu nahi du “Prestazio Handiko Trena” deituz, hala ere, aurreko kudeaketa baliogarritzat hartuta, berritik hastea erabaki dute, oinarrizko arazoak kontuan hartu gabe, hala nola:
a. 2015eko Auzitegi Goreneko epaiak dioen bezala, proiektuaren Iruñeko eskualdeko Ingurugiro Eragin Adierazpena iraungita dago, beraz, honen ondoren emandako pausu tekniko zein administratiboak teknikoki ulergaitzak eta etikoki arduragabeak dira.
b. Nafarroako Auzitegi Gorenak 2013an emandako epaiak dioen bezala, proiektua informazio publikoa ezkutatuz eta herritarren parte hartzea galaraziz garatu da.
c. Kontuen Ganbarak “bertze garaietako” proiektu bat dela ondorioztatu du. Proiektuak ez du ezta errentagarritasun ekonomikorako txostenik ere.
d. Etxabakoitzeko geltokian Nafarroako Gobernuak bultzatutako UGPSarenkudeaketan izandako irregulartasunak:
27/2006 legea, jendartearentzat informazio eta partehartze eskubideak
ezartzen dituenak, ez betetzea, enpresa eraikitzaileak eta sustatzaileak
epez kanpo aurkeztutako eta onartutako alegazioak eraikigarritasuna
handitzea lortuz, eta 1367/2007 Errege Dekretuak ezarrritako soinu
kalitateko helburuak ez betetzea.
2. Azkeneko hauteskunde kanpainan informazioa ezkutatu zaio Nafarroako jendarteari.
Hizkuntza desitxuratu egin da, izenak aldatu dira eta nafar jendartea
nahasi ahal izan da. UPN/PSNk aurkeztutako AHTaren proiekturekiko beste
bat desberdina proposatzen ari zela erran zen, errealitatean, proiektu
berdina izen aldaketa batekin besterik aurkezten ari zirenean.
Politikaren eremuan eta komunikabideetan atera dena laburbiltzeko, ez
dago aldaketarik UPN/PSNk 2013an aurkeztutako proiektutik. Dena aurrera
doa, hori bai, hau dena egitea lagunduko duen hitzarmen ekonomiko
batekin.
3. Errentagarritasun sozial edo ekonomikoko azterketarik ez dauka.
Beste garai batzuetan proiektatutako azpiegitura da, beste garai bateko
parametro ekonomiko zein sozialekin, non lehenbizi eraikitzen zen eta ondoren saiatzen zen eraikitakoari justifikazioa bilatzen.
Hor daude Navarra Arena, Noaingo aireportua,…antzeko kudeaketa
politikoez ari gara. Helburua eraikitzea da, errentagarritasun ekonomiko
edo sozialak kontuan hartu gabe.
4. Ez da lehentasunezkoa hitzarmen berri bat sinatzea.
Aurrera jarraitzeko Estatuarekin hitzarmen berri bat sinatu behar dela
azpimarratzen da behin eta berriz. Lehentasunezkoa ez da trenbiderako
hitzarmen berri bat sinatzea, baizik eta Nafarroak zein trenbide eredu
behar duen zehaztea, orduan bai sinatu daiteke hitzarmen ekonomiko berri
bat Estatuarekin. Trenbide eredua zehaztu gabe hitzarmen berri bat
sinatzeak, zuzenean UPN/PSNk garatutako AHTaren proiektu
zaharrarekinjarraitzea erran nahi du. Erabaki garrantzitsu baten aurrean
gaude, bidegurutze historiko batean. Beharrezkoa da Nafarroak ze
trenbide eredu behar duen eztabaidatzea eta erabakitzea: AHT/PHTko eredu
espainiarra, ala Suitza, Alemania, e.a. duten eredu europarra.
Trenbideak eta geltokiak jendearengandik urruntzen ditugu, Tafallako
geltokia kentzen dugu edo Europan egiten den bezala trenbide eredu
egituratua planteatzen dugu.
5. Hausnarketa ukatzen da eta eztabaida zentsuratu egiten da.
Legealdi hasieran, 2015ko irailean, oraingo Nafarroako Gobernua
sostengatzen duten eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi
politikoei, Parlamentuko Txosten bat eratzeko
aukera planteatu zitzaien, Nafarrorako dauden trenbide eredu
desberdinak aztertu eta eztabaidatzeko. Parlamentuko txostena profil
teknikoko euskarri batean oinarrituko zen: sektore desberdinetako jende
desberdina gonbidatuko zen, gaur eguneko zein etorkizuneko beharrak
aztertzeko, profil tekniko desberdinak edukiko lituzketen pertsonak,
esperientzia zein jatorri desberdinetakoak, azken finean dauden aukera
desberdinen inguruko eztabaida tekniko aberasgarri bat, onurak eta
eragozpenak, errentagarritasun ekonomiko zein sozialak aztertuz, baita
ingurumenaren gaineko eraginak ere. Geroa Bai alderdiak eztabaida
egiteko aukera ukatu zuen. Trenbidearen inguruko Parlamentuko Txostena
ez zen abiatu.
6. Iruñeko trenbidearen saihesbidea desegitea ez da proiektu hau gauzatzeko justifikazioa, aitzakia baizik.
Berriozarren adibidez, arazo historikoa daukate gaur egungo trenarekin
lotuta dauden arrisku eta eragozpenekin, arazo horien konponketak
dagoeneko gauzatuak egon beharko lukete, Europako beste herrialdeetan
egiten den bezala. Hori egin beharrean utzikeria erabiltzen da eskaera
soziala eta AHTaren proiektuarekin jokatzeko. Berriozarko arazoa
konpontzea premiazkoa da, proiektu faraonikoei itxaron gabe. Gainera,
trenbidearen saihesbidea kentzeak nahita ezkutatzen diren ondorioak
izango lituzke, hor dago Etxabakoitzen bizi diren 5.000 lagunek urte
hauetan guztietan jasan duten eta oraindik jasaten duten utzikeria. Modu
berean, hor daude trenbide berriak sentsibilitate bereziko parajean
izanen lukeen eragina, Ollatibarko eremuan, Ororbian, edo Arazuri, Iza
edo Aldaba bezalako herrietan.
7. Eraiki nahi den proiektuak herritarren mugikortasunaren eraginkortasuna okertuko luke.
Nafarroako eskualde batzuetan paradigmatikoa da planteatzen dena,
Nafarroako Erdialdeko herri batzuetan, Tafallan, Erriberrin, Martzillan,
Villafrancan,… adibidez, gaur egun dauzkaten trenbide loturak galduko
lituzkete. Madrilera bidaiatu ahal izateko, autoz Iruñeko geltoki
berrira mugitu beharko lirateke, ondoren trenean berriro Erdialdetik
pasatzeko Madrileko bidean. Erriberaren kasuan, zehaztu gabe dago, ez
dago ezta definituta ere. Hitzarmen berri bat sinatzeari buruz hitz
egiten ari dira Nafarroako Erriberan geltokirik izango den ala ez jakin
gabe.
8. Proiektu honek duen ingurugiro eragina jasangaitza da:
Zuzenean, Nafarroako Gobernuak konprometitutako eta sinatutako Paris
2016 akordioak ez betetzeko atzerapausoa suposatuko luke, xahutze energetiko handiagoa eta CO2 emisio gehiago.
Lur mugimendu handiak eta eremu babestuetan izango diren kalte berriak
ahaztu gabe. Hainbat zabortegiren eta harrobiren proiektuak
justifikatuko dira bidean. Nafarroa jasangarritasunetik urrunduko
litzateke, beharrezkoa ez den eta lineala den azpiegitura bat eginez
fauna eta nekazaritzarako hesi berri bat sortuz.
9. Jendartearen zati baten isiltasun konplizea. Eta
hau dena gertatzen den bitartean, alderdi politiko, eragile sozial eta
herritar askok isiltasun konplize kezkagarri bat mantentzen dute, ia ez
dute ezer esaten inongo justifikaziorik gabeko diru publikoaren xahutze
honen inguruan. Azken momentuan gauzatzen dena Nafarroako Gobernuaren
esku dago, beraz Nafarroako jendartearen esku, ez da Sustrai
Erakuntzaren erabakia izanen. Hala ere publiko egiten dugu Sustrai
Erakuntzak hartutako erabakia eta Nafarroako jendartearekin daukan
konpromisoa, eta hitza ematen dugu bidegabekeri honetan gastatuko den
euro bakoitza ikuskatuko dugula.Datorrena datorrela, urteak joan hala,
kudeaketa ez eraginkor honekin aurreikusten den hondamendi ekonomiko,
politiko eta soziala eten gabe ikuskatu eta salatuko dugu.Beste Navarra Arena baten aurrean gaude, kasu honetan Navarra Arena 4.0 da.
10. Gaur egungo eta etorkizuneko errealitate sozioekonomikoari ez zaio lasaitasunez aurre egiten.
Maila sozialean eta laboralean oraindik 2008an “krisi ekonomikoa” deitu
zitzaion horren ondorioak pairatzen ari gara. “Krisi ekonomiko”
deritzona hasi besterik ez da egin eta murrizketa gehiago etorriko dira
baldintza ekonomiko eta laboraletan. Instituzio Publikoak (Estatua eta
Nafarroa) hamarkadetako zorpetuak daude eta proiektu honen
jarraipenarekin diru publikoaren xahutze honekin jarraitzea planteatzen
da (3000 edo 4000 milloi euro). Honek bistan denez zerbitzu publikoetan
murrizketa gehiago ekarriko ditu, berez AHT/PHTak zerbitzu publikoak
hiltzen ditu: osasungintza publikoa hiltzen du, hezkuntza publikoa
hiltzen du, elbarritasuna, genero politikak, Integrazio Sozialerako
Zentroak, Unibertsitate publikoa, 36ko erailak hilobitik ateratzea,
GKEak, laborategi publikoak hiltzen ditu, ikasketetako bekak, doako
justizia, kultura, lehenengo sektorea hiltzen du, I+G+B, etxegabetzeak,
enplegu publikoa hiltzen du, larrialdietako lan baldintzak hiltzen ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario