Bere lurra bere eskuekin defendatzen duen herriaren sinboloa, eskrupulurik gabeko enpresa-interesen burugabekeriak hondatuta.
Aldude Mendia Koordinakundeak eta SEO/BirdLife elkarteak onartezina jotzen dute Europan babestutako naturgune enblematikoenetako baten kontra eraso egin eta gunea hondatzea Nafarroako Gobernuaren laguntzaz eta inongo higatze politikorik gabe.

Abenduaren 16 igandean goiza argitu eta irudi desatsegina agertu zen begien bistan: Erroibarko bizilagunek eta Aldude Mendia Koordinakundeko kideek pagadi babestuaren alde eta MAGNA S.A. enpresak bertan harrobia egiteko duen proiektuaren kontra Zilbetiko pagoetan Gernika koadroa pintatzen egindako lan eskergak pintura-espraiez egindako sabotajea nozitua zuen. Hori baino lehen, margolana aurkeztu zenetik, sistematikoki desagertu dira seinale adierazleak, argibide-panelak eta bisitariei informazioa emate aldera paratutako bestelako elementuak.
Ohar hau sinatzen duten elkarteek onartezin jotzen dute azpikeriaz egindako erasoa, zeri eta beren lurra defendatzeko tresna gisa sormena baino baliatzerik ez dutenek Zilbetiko pagadian irudikatutako ikurrari.
Aldude Mendia Koordinakundea - SEO/BirdLife
No hay comentarios:
Publicar un comentario