2012/02/22

ekozinemaldia IRUÑEA: otsailak 22 febrero => "Ez hemen, ez inon"

Ekologistak Martxanek "Ez hemen, ez inon" dokumentala pantailaratuko du gaur, 19:30ean, Zabaldin, Euskal Herrian lehenbizikoz. Labetik atera berri-berria da dokumentala, baina ezin erran Iruñekoa estreinaldia denik, horren aurrekoa izanen baita! (aurre-estreinaldia, edo) Dokumentala gaztelaniaz eta euskaraz dago egina, baina Iruñean euskaraz emanen dugu lehenik.


 ‘EZ HEMEN, EZ INON’
Ana Moreno / Ekologistak Martxan
Euskal Herria, 2012
50’
Nork Nori Zor? (2007) eta Boliviarekiko gure zor ekologikoa (2010) dokumentalen haritik, Ekologistak Martxan elkartearen Zor Ekologikoko Batzordeak bere hirugarren filma ekoitzi du orain: Ez hemen, ez inon.

Euskal Herriak industrializazio bortitza jasan zuen bere garaian. Horren ondorioz, enpresa indartsuak sortu ziren hemen, eta horietako batzuk, gaurko eguean, munduko enpresa boteretsuenen artean daude. Bertze edozein enpresa transnazionalen gisara, Euskal Herriko enpresa horiendako, helburu nagusia etekinak dira, eta ez diete begiratzen ingurumenean edo gizartean sortzen dituzten kalteei. Euskal Herrian diren borroka askok (zentral termikoak, AHT, superportua, koke lantegia…) munduko bertze bazter batean dute kontrapuntua. Dokumental honetan, horietako batzuk ageri dira (petrolio eta gas ustiaketak Argentinan eta Nigerian, urtegiak Brasilen…) eta, hango zein hemengo herritarrei eginiko elkarrizketen bidez, Euskal Herriko gatazkekin elkarlotzen dira.

Dokumentala Ana Morenok zuzendu du. Kokearen Aurkako Muskizko Koordinadorako kide da Moreno eta gai horren inguruko Señales de humo dokumentala egin zuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario