2012/02/17

VI. EKOZINEMALDIA 2012


Beste urte bat, beste EKOZINEMALDI bat. Seigarrena. Hasi ginenean,  ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Otsailak 20tik martxoak 4ra, hainbat euskal esparruan zor ekologikoari buruzko nazioarteko film batzuk ikusgai izango dira.

Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi  edo ingurumena hondatu petrolioa ustiatzeko, oihanean gero eta barrurago sartzen dira dena suntsituz. Era berean, elikagaiak erregaiak ekoiztera bideratzen dira. Bestetik, meatzea ustiatzeko, dena kentzen da, lur guztia eta bertan dagoena (ingurumenak, herriak, baratzak) zulo batetik desagerraraziz.
 
Nafarroan, EKOZINEMALDIAren egitaraua hauxe izango da:


----- IRUÑEA -----

Emanaldi guztiak Zabaldin izango dira (Nabarrera, Alde Zaharra) 19:30etan.



Asteartea, otsailak 21: "GasLand"


Asteazkena, otsailak 22: "Ez Hemen Ez Inon" (euskeraz)

Ana Moreno /Ekologistak Martxan, 2012. Euskal Herria (50 min).
"Ekologistak Martxanen Zor Ekologikoko Batzordearen hirugarren filma. Energia proiektuei lotutako Euskal Herriko eta munduko gatazkak eta tokiko erresistentziak lotzen ditu. Muskiz, Zornotza, Pasaia, Abiadura Handiko Trena, Nigeriako Delta, Dock Sud (Argentina) eta Brasileko urtegi handiek sortutako tokiko erresistentzien arteko elkarrizketa bilatzen da herritarrei egindako elkarrizketen bidez. Milaka kilometrotara dauden gatazka eta erresistentziak elkarlotzea du helburu."


Ortzeguna, otsailak 23: "Al calor de las chimeneas"



----- LIZARRA -----


Igandea, otsailak 26: "Amanece dignidad"
Lizarrako Gaztetxean, 19:00etan.

Anna Castillo, 2011. Bolivia/Ekuador/Venezuela/Euskal Herria (30 min).
"Duela zenbait hamarkada esaten da multinazionalak Latinoamerikara iritsitakoan aurrerakuntza sustatu eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetuko zutela. Aitzitik, gizarte eta ingurumen ondorio latzak sortu dituzte. Horrela bizi izan du Domingak Bolivian, Gloriak Ekuadorren eta Norquisek Venezuelan. Ondorio hauen aurrean, beren komunitateekin batera antolatu dira euren eskubideak defendatzeko eta bizimodu duina ahalbidetuko dieten bestelako garapen ereduak exijitzeko. Hauek dira beraien istorioak."



Asteartea, otsailak 28: "Dulce crudo"
Liburutegi publikoan, 19:00etan.

Sandy Cioffi, 2009. Nigeria/Canadá (93 min).
"Nigerian, Nigerreko Deltaren historia, 50 urtez petrolioa erauzi izanaren giza eta ingurumen ondorioak eta Nigerreko Deltaren Emantzipazioaren Mugimendua baitan duen matxinada bateko kide gazteak. Filmak eskualdeko estatistika eta kazetaritza-sentsazionalismoaren atzean dagoen gizatasuna erakusten digu, ahotsa ematen die kaltetuei, eta publikoa benetako historia ezagutzera gonbidatzen du."


Ortzeguna, martxoak 1: "La abuela grillo" + "Guardianes del agua"
La Bota elkartean, 19:00etan.

The Animation Workshop, 2011. Dinamarca/Bolivia (12,42 min).
"Marrazki bizidunetako film laburrak ayoreo (chaco borealeko herri indigena) mitoaren moldaketa bat aurkezten du, istorioa alegia bihurtuta mundu garaikideko funtsezko gai bati heltzeko: uraren merkaturatzearen kontrako herrien borroka."


Igandea, martxoak 4: "La MAT. ¿A dónde nos lleva el progreso?" + "Otro mundo es posible"
Lizarrako Gaztetxean, 19:00etan.

Javier Collado Reigadas eta Ales Payas Felis, 2011. Katalunia (28:35 min).
"MAT (Oso Goi-tentsioko Linea elektrikoa) bai legezko ekintzekin, bai zuzenekoago ekintzekin borrokatu da, esaterako, Estatuan baso bat lehen aldiz okupatuta. 440KWko linea elektrikoak Penintsula zeharkatuko du eraztun energetiko baten baitan, Europa eta Afrikako Iparraldea zeharkatuta Espainiako gehiegizko ekoizpenari eta Frantziako nuklearretakoari irteera emateko. Desjabetzeak, naturaren suntsipena, paisaiaren gaineko eragina, osasunerako arriskuak... eta, gainera, konbentzitu nahi gaituzte erabat nahitaezkoa dela ekonomikak hazten eta kapitalismoak funtzionatzen jarraitzeko."


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada