2012/03/06

2012ko Martxoa: ENERGIAren hilabetea

Nafarroako Mugarik Gabeko Ingeniaritza, Mugarik Gabe Nafarroa eta Som Energia / Energia Gara elkarteek martxoaren zehar ENERGIAri buruzko jardunaldiak aurkezten dituzte.

Gaur egungo eredu energetikoa, erregai fosilen gehiegizko erabileran oinarritua,  ekonomiari, ingurugiroari eta gizarteari dagozkion arrazoi desberdinengatik sostengaezina da. Gaur egungo egoera, gure eredu energetikoak sortzen dituen arazo larrien icebergaren tontorra besterik ez da: giza eskubideen bortxaketa, gizarte desberdintasunak, ingurugiroaren degradazioa edo baliabideen agortzea, beste askoren artean.

Halaber, merkatu ekonomiaren testuinguruan badira energia berriztagarriko proiektu handiak eraikitzen dituzten eta sekulako mozkinak lortzen ari diren multinazionalak. Irabazi hauen aurrean, proiektu hauetako batzuk eragiten duten galerak eta giza- eta ingurune-inpaktua nabarmendu behar dira: herritarren lekualdatzeak, deforestazioa, bioaniztasunaren galera, gas isurketak...

Energia garbi eta berriztagarritzat jo al daiteke hori guztia? Nola eragiten dieten proiektu hauek emakumeei, komunitateei, lurrari? Energia berriztagarrien onuretan justifikatzen den suntsikortasunak ba al du alternatibarik? Jardunaldiotan erantzunak bilatzeari ekingo diogu… eta beharbada galdera berriekin topo egingo dugu.

Jardunaldien lehen blokean eredu energetikoaren ikuspegi zabalagoa azalduko da; bere eraginaz eta mundu mailan dauden beste aukera posibleez ere hitz egingo dugu. Tailer eta eztabaidarako tarteak gaur egungo testuinguruan sakontzeko eta jokaera posibleak aztertzeko izango dira.

Bigarren blokean energia berriztagarriek sortzen dituzten eraginei buruz gogoeta eginen dugu, bereziki herrien elikadura eta energia subiranotasunean eragiten dutenak. Iparrean eta Hegoan egiten ari diren esperientzia alternatibo batzuk ere ezagutuko ditugu.



EGITARAUA


MARTXOAK 10,LARUNBATA
19:30 - ANTZERKIA "Zure esku dago", Mercaderes kalean.

MARTXOAK 15, OSTEGUNA
19:30 - Mahai-ingurua: "Energia berriztagarrien mito eta errealitateak".
SOM ENERGÍA/ENERGIA GARA, Calderería aretoan.


ENERGIA ETA GIZA ESKUBIDEAK
Mugarik Gabeko Ingeniaritzaren Jardunaldiak, NUPen. Aurretiko inskripzioa.

MARTXOAK 20, ASTEARTEA
18:00 - "Egungo eredu energetikoa". Daniel Gómez, (AEREN).
19:00 - "Errekurtso energetikoekin loturiko gatazka belikoak". Fernando
Armendáriz, (IPES Elkartea).
20:00 - "Multinazional energetikoen eragina Latinoamerikan". Ane Garay eta
Silvia M. Pérez, (OMAL).

MARTXOAK 21, ASTEAZKENA
18:00 - "Energia eta giza eskubideak". Mugarik Gabeko Ingeniaritza.
19:00 - "Energia eta giza garapena". Pol Arranz, Energy For All 2030.
20:00 - Tailer-Eztabaida: Europar Batasuneko Energia Sarbideari buruz onartutako
erabakia, 2030ko Energia Sarbide Unibertsalari buruz.

MARTXOAK 22, OSTEGUNA
18:00 - "Desazkunde energetikoa". Alejandro Arizkun, NUP.
19:00 - "L'Off Kanpaina". María Campuzano, Kataluniako MGI .
19:30 - "Berriztagarriak 3.0". Sara Pizzinato, Greenpeace.
20:15 - "Aldaketa Klimatikoa eta Ama Lurraren Eskubideen inguruko Munduko
Herrien Konferentzia". Dragutin Lauric, Mosoj Causay.

MARTXOAK 23, OSTIRALA
18:00 - Tailer-Eztabaida: Energia Nafarroan.


EMAKUMEAK, LURRA ETA ENERGIA EZ DIRA MERKANTZIA!
Mugarik Gabe Nafarroaren Jardunaldiak, 19:30etan Zabaldin.

MARTXOAK 26, ASTELEHENA
“Kontsumo energetikoa eta zor ekologikoa Iparra-Hegoa harremanetan”.
Rosa Lago, Ekologistak Martxan.

MARTXOAK 27, ASTEARTEA
“Erresistentzia haizeak”. Maribel González Pedro, Oaxaca.

MARTXOAK 28, ASTEAZKENA
“Presak Latinoamerikan”. Ivanei Dalla Costa, MAB, Brasil. 

MARTXOAK 30, OSTIRALA
Mahai ingurua eta merendua: “Sorkuntza energetikoko ereduak eta
kudeaketa energetikorako alternatibak”. Som energía/Energía gara,
SODePAZ eta Auzolan.


MARTXOAK 30, OSTIRALA
Kontzertu iraunkorra, 22:00etan Zabaldin: MÚSICA ZERO CO2


No hay comentarios:

Publicar un comentario