2012/03/03

Lucarekin elkartasuna

Idazki sentikor honekin AHT Gelditu! Elkarlanak elkartasun besarkada handi bat igorri nahi dio Luca Abbá, NO TAV borrokalariari, bere sendiari eta Italiako AHTren aurkaritza ausart guziari eta bereziki, Val di Susakoari. Luca oso larri aurkitzen da Turingo ospitale batean. Erresistentzia gune batean parte hartzen ari zela, poliziaren oldarraldiaz ihesi dorre elektriko batera igo eta elektrokutatua suertatu da 10 metrotik behera eroriaz.  Luca AHTren aurkari ezaguna da Euskal Herrian, Val di Susan daramaten borroka guretako eredugarri izateaz gain, hainbatetan Euskal Herrian berean egona baita. Azkar senda dadin opa diogu, ahalik eta lasterren eta behin erabat sendatua dagoenean, borrokan jarraitzeko aukera izan dezan. Horregatik, martxoak 3, kontzentrazio bat egindo da Donostin, 11tan, RENFE geltokiaren aurrean. 

FORZA LUCA, LAGUN 

Indarra, Luca, laguna, Euskal Herriaren laguna.
 
Luca Abbá, italiarra, 20 urte pasa bere arbasoen bailarara itzulia, bere eskuen lanaz bizitzera, lurrak ematen zionaz gozatzera. Arbasoen lurraldea bere horretan mantentzera, Val di Susa AHTren ankerraz salbatzera, Europa guzirako borroka eta irmotasun eredu bilakatu den bailarako nekazaria. Luca lagun, ospitalean zarena, koman, dorre elektriko batean elektrokatua, 10 metrotik eroria, erresistentzia gune batek jasaniko poliziaren oldarraldiaz dorrera igoa.

Luca lagun, Euskal Herrira hainbatetan etorria, AHTren Aurkako Asanbladaren Akanpadetara bertaratua. Euskal Herriaren borrokaz ikastera hurbildua, nor eta guzion eredu zareten bailara horretatik etorria zarena. Forza Luca, amico, orain dela bi aste Florentzian euskaldun batekin hitzalditan aritua, zuen duintasunaren lekuko zuzena izan zena, han egonik Libera Repubblica della Maddalena ezagutu zuena. Luca laguna, Euskal Herria berriz ere aipatzen zuena, billeteen zigilatze kanpaina zuena egin zenutela erakutsi zeniguna, lanen hasierari begira prestatzen hasi behar zinetela onartu zuena, unerik latzenak orain heldu zirela bazekiena.
 
Forza Luca, laguna, Ama Lurraren laguna. 

La valle non si arresta, 
la Val di Susa resiste! 
Liberi subito, liberi tutti 

Con este emotivo escrito, la coordinadora opositora al TAV, AHT Gelditu! Elkarlana quiere mandarle un gran abrazo de solidaridad a Luca Abbá, el luchador NO TAV, a su familia y a toda la valiente oposición al TAV en Italia y en especial a las vecinas y vecinos de Val di Susa. Luca se encuentra muy grave en un hospital en Turín, quien tras el asedio de la policía a un núcleo de resistencia se encaramó a una torreta eléctrica resultando electrocutado y cayendo desde 10 metros al suelo. Luca es un opositor al TAV conocido en Euskal Herria por la lucha ejemplar que llevan en la Val di Susa, y porque ha visitado varias veces nuestra tierra. Le deseamos una pronta recuperación, para que cuanto antes y una vez totalmente recuperado, pueda proseguir su lucha. Asi mismo llamamos a participar este sábado día 3 de marzo en Donosti a las 11h en una concentración de apoyo organizada frente a la estación de Renfe , Paseo de Francia 22. 

FORZA LUCA, AMIGO 

Fuerza, Luca, amigo nuestro y de Euskal Herria. 

Luca Abbá, compañero italiano que hace veinte años regresó al valle de sus antepasados a vivir de lo que el trabajo de sus manos le diera, a gozar de lo que la tierra le enseñase. Luca regresó para mantener tal y como era el territorio de sus ancestros, para salvar Val di Susa de la atrocidad del TAV. Luca, agricultor del valle, ejemplo y lucha para toda Europa. Luca, amigo, que en el hospital te encuentras, en coma, electrocutado en una torre eléctrica después de haber caído desde 10 metros. Forza Luca, el que subió a la torre tras el asedio de la policia a un núcleo de resistencia. Luca amigo, que tantas veces viniste a Euskal Herria, el que se acercó a las acampadas de la Asamblea Contra el TAV, el que vino a aprender de la lucha en Euskal Herria y que proviene del valle modelo de lucha para todas. Forza Luca, amico, el que hace dos semanas daba una charla con un vasco en Florencia, siendo éste testigo directo de vuestra dignidad y conociendo la Libera Repubblica della Maddalena. 

Luca, amigo, el que nombraba una vez más a Euskal Herria, el que nos enseñó como habíais hecho vuestra la campaña de sellado de billetes contra el TAV, el que reconoció que se debían preparar para el inicio de las obras, el que sabia que ahora llegaban los momentos más duros.

Forza Luca, amigo nuestro y de Amalurra. 

AHT GELDITU ELKARLANA

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada