2012/03/22

Errausketaren kontrako manifestazioa Altsasun / Manifestación contra la incineración en Alsasua


Olaztiko Cementos Portlanden hondakinen errausketaren kontra lan egiten duen “3 Mugak Batera” plataformak, herritar guztiak hurrengo martxoaren 24an 18:00etan Altsasuko Netto merkatalgunetik abiatuko den manifestazioan parte hartzera animatu nahi ditu ondorengo arrazoiengatik.

Errausketa hondakinak tratatzeko modurik arriskutsuena izateaz gain, luzera begira ez da jasangarria. Gure osasunarentzat erabat kaltegarriak diren jario kutsatzaileak eta toxikoak sortzen ditu (metal astunak, dioxinak, furanoak, berotegi efektua sortzen duten gasak, gas azidoak…) eta jario hauek asma, bronkitisa, arnas eta zirkulazio aparatuko gaixotasunak, eta minbizia bera ere sortaraz ditzakete.

Jario hauek ez dituzte Europa zein mundu mailako konpromisoak eta gomendioak betetzen: Ez Estokolmoko hitzarmena, ez Osasunerako Mundu Erakundearen irizpideak ezta Pariseko Deialdia bezalako NBEren (Nazio Batuen Erakundea) beste hainbat ekimen eta jakinarazpen ere.

Portlan enpresek, “energiaren balorazioa” bezalako eufemismoak erabiltzen dituzte, errausketak gure osasunean, natur baliabideetan, elikagaien segurtasunean eta inguruko Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako bailaren ekonomian izango duen eragin lazgarria ezkutatzeko.

Errausketak pertsonekiko, animaliekiko, landareekiko, airearekiko eta urarekiko dituen eta konponezinak diren arriskuez ohartarazten duen manifestuaz gain (33.000 baino mediku eta zientifiko gehiagok Europako Parlamentuan estatuetako gobernuei aurkeztu zietena) 2008ko ekaineko British Society for Ecological Medicineren ondorioak ere gogora ekarri nahi ditugu: “Porlan labeek osasunerako oso kaltegarriak diren ondorioak sor ditzakete. (…) Baimena emate hutsa harritzekoa da, eraginik handiena, halabeharrez, jendarteko pertsonarik ahulenek jasango baitute”.

Hondakinen multinazionala den FCC enpresak emandako azken urratsek ez dute adierazten Olaztiko porlandegian martxan jarri nahi duen hondakinak errausteko proiektua baztertzeko inolako asmorik, inguruko zonaldeetako, hau da, Sakanako, Lizarraldeko, Arabako Lautadako edo Goierriko udalek hala eskatu badiote ere.

Nafarroako biztanleek pozik eta itxaropentsu jaso dugu komunitate honetako gobernuak Energia Balioztatzeko Planta (erraustegia) bertan behera uzteko erabakia eta errausketa labeak baztertzen dituzten beste kudeaketa eredu batzuk berpizteko nahia eta konfiantza adierazi duenean. Hala ere, prentsan berehala irakurri ahal izan genuen Olaztiko Cementos Portlanek bere porlandegiko labeak eskaintzen zituela hondakinak erretzeko.

Argi dago gobernuaren helburua Olaztiko porlandegian erretzea dela. Zergatik ezkutatzen duzue zuen benetako helburua? Zergatik Olaztin errausteko proiektua aurrera eramaten duzuen bitartean, beste irtenbide ekonomikoagoak, kutsadura gutxiagokoak eta gizarte onespen handiagokoak bilatzen dituzuela diozue? Zer nolako biztanleak gara, Tafallan eta Tuteran erraustegia errefuxatu ondoren, proiektua hona ekarriko duzuela?

Baina ezin da ahaztu, Nafarroako Gobernuan kargu garrantzitsuak bete izan dituzten pertsona berberak direla gaur egun FCC enpresako goi zuzendaritzako kideak eta horra hor enpresa hau balorizazio energetikoko lantegian bihurtzeko nahia.

Lehiakortasunaz mintzo da Cementos, nahiz eta Lehiakortasunerako Batzorde Nazionalak egiaztatutzat eman Portlandek bere jarduera iruzurtiekin enpresariak eta langileak hondatu dituela eta zergak ordaintzen ditugun guztioi eta bereziki Nafarroako administrazioari iruzur egin diola.

Gainera, lantegiko lehendakariak esan zuenez, balorizazio proiektua ez doa Cementos Portlanen jarraikotasunarekin lotuta. Horren adibide bat Lemonan dugu, non talde bereko porlandegiak, bere 136 langile ERE espedientearekin dituen, nahiz eta duela urte batzuetatik hona, hondakinak errausten ari den.

Orain, Cementos Portlanek izugarrizko kanpaina mediatikoa jarri du martxan; kirol elkarteak babestuz, lantegira bisitak eskaintzen eta lantegiko zonalde desberdinak berrituz (margotzen, konpontzen…), bere logotipoa berdez jartzen (betidanik gorria izan denean). Nahiz eta komunikabideetan sekulako influentzia duten, guk egia eskutan daukagu eta hori izango da proiektu suntsitzaile hau geldituko duena, egia.

Errausketak hil egiten du; errekurtso naturalak, biztanleak, etorkizuneko gizartea kondenatzen ditu. Planteatzen zaigun arazoa ez da teknikoa, politikoa baizik.

Proiektu suntsitzaile honi aurre egin behar diogu, hurrengo martxoaren 24an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan Altsasuko Netto supermerkatutik aterako den manifestazioan parte hartu behar dugu!

HONDAKINEN KUDEAKETA JASANGARRI ETA BIDERAGARRI BATEN ALDE

LANARI, BAI! OSASUNARI, BAI! ETORKIZUNARI, BAI!

-------------------------------------------
 
 
Desde la plataforma "3 Mugak Batera", en contra de la incineración de residuos en Cementos Portland, os animamos a participar en la Manifestación que se celebrará el próximo Sábado 24 de marzo a las 18:00 horas en Alsasua (salida en Parking del suprmercado Netto).

La incineración es la forma más insostenible y peligrosa de tratar los residuos, genera emisiones contaminantes y tóxicas (metales pesados, dioxinas, furanos, gases de efecto invernadero, gases ácidos…) que perjudican gravemente la salud pudiendo ocasionar asma, bronquitis, enfermedades pulmonares y cardiovasculares, así como cáncer.

Estas emisiones incumplen los compromisos y recomendaciones, tanto a nivel europeo como mundial: Convenio de Estocolmo, planteamientos de la Organización Mundial de la Salud y otras muchas iniciativas y advertencias de la ONU, como el Llamamiento de París.

Por eso las cementeras buscan eufemismos como la “valorización” para disfrazar la cruda realidad de la incineración y sus efectos sobre la salud, los recursos naturales, la seguridad alimentaria o la base económica de las comarcas afectadas en Navarra, Gipuzkoa y Álava.

Además del manifiesto que más de 33.000 médicos y científicos presentaron ante el parlamento europeo advirtiendo a los gobiernos del grave e irreparable peligro que una práctica de incineración conlleva para la salud de las personas, animales, plantas, aire y agua; queremos recordar las conclusiones de la British Society for Ecological Medicine en junio de 2008: “Los hornos de cemento, son capaces de provocar graves consecuencias para la salud. (...) El hecho de que se les autorice es sorprendente, ya que el máximo impacto, inevitablemente, lo sufrirán los miembros más vulnerables de la sociedad.”

Los movimientos efectuados por la multinacional de las basuras FCC no van por el camino de la retirada de su proyecto de incineración de residuos en su cementera de Olazti, a pesar de que así se lo han pedido los ayuntamientos de las zonas afectadas, de Sakana, Tierra Estella, Llanada Alavesa o Goierri. Lejos de ello, apuesta por la confrontación y no por el cumplimiento de su compromiso de respetar la voluntad de las zonas afectadas.

Hace unos días, la opinión pública acogía con satisfacción y esperanza la decisión del Gobierno de Navarra de paralizar la creación de la Planta de Valorización Energética (incineradora) pero inmediatamente después, pudimos leer en prensa como cementos Portland ofrecía sus hornos para quemar basura. El objetivo por parte del Gobierno de Navarra para que se realice el proyecto de incineración en la planta cementera de Olazti es evidente. ¿Por qué tratáis de engañarnos? ¿Por que declaráis estar estudiando otras opciones más económicas, menos contaminantes y con menor rechazo social y mantenéis vigente este proyecto? ¿Qué clase de ciudadanos somos cuando tras recibir negaciones en Tafalla y Tudela de forma unánime, trasladáis el proyecto a nuestra zona?

Es aquí donde no se puede dejar de lado que, las mismas personas que han ocupado cargos muy importantes en el Gobierno de Navarra, sean ahora altos directivos de la empresa de FCC, y de ahí el gran interés del Gobierno de Navarra de convertir esta empreasa en la futura planta de valorización energética. Cementos habla de competitividad, cuando la Comisión Nacional de la Competencia ha multado a Pórtland por pactar precios del hormigón y repartirse el mercado durante dos años.

Estas prácticas han hundido a empresarios y trabajadores, y han engañado a todos los contribuyentes y en especial a la administración Navarra. Además, el propio presidente de la planta indicó que el proyecto de valorización no va ligado a la continuidad de la empresa, como lo demuestra lo que ocurre en Lemona, donde la cementera, perteneciente a este mismo grupo, tiene a 136 trabajadores en ERE pese a estar quemando residuos desde algunos años.

Cementos Portland esta realizando una campaña brutal de propaganda mediática para lavar su cara, realizando visitas a la planta, patrocinando clubes deportivos, pintando zonas de la propia planta, cambiando el color rojo de su logotipo por el verde. Poseen gran influencia en los medios de comunicación, pero nosotros y nosotras tenemos la verdad en la mano, y eso es lo que va ha parar esta barbaridad. La incineración mata en el sentido más amplio de la expresión. La incineración destruye, condena los recursos, los habitantes, las generaciones venideras... El problema que se nos plantea no es técnico, sino político.

Mostremos nuestro rechazo a este proyecto de destrucción el próximo día 24 de Marzo, Sábado, a las 18:00Hs, en la manifestación que partirá desde el parking del netto. Mediante la movilización social.

POR UN MODELO DE GESTIÓN DE RESIDUOS MÁS SOSTENIBLE

¡SÍ! AL TRABAJO, ¡SÍ! A LA SALUD Y ¡SÍ! AL FUTURO
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada