2012/08/07

AHT: Castejón eta Cadreita arteko lanak irailean abiatuko dituzte

(Argia aldizkaritik ateratako albistea)

Nafarroako Gobernuak atzo sinatu zuen Abiadura Handiko Trenaren (AHT) Castejón eta Cadreita arteko bidea egiteko kontratua Acciona eta Obenasa enpresekin. Zati berriak sei kilometro izango ditu, eta 28,46 milioi euroko kostua. Irailean hasiko dira zati hori eraikitzeko obrak, loturak –'Euskal Y'arekin zein Espainiako sarearekin– zehazteke dauden arren. Kontratua sinatzen ari ziren bitartean, hainbat lagunek protesta egin zuten kanpoaldean.

AHTa erakitzeko lanak urtebetetko atzerapena dute jada Nafarroan, eta Gobernuak ez du baztertzen obrak are gehiago luzatzea (hasiera batean 2015erako bukatuko zituztela iragarri zuen). Gainera, Espainiako Gobernuak ez du zehaztu noiz hasiko den Castejón-Iruñerriako zatia Bartzelonara eta Madrilera doan bidearekin lotzeko zatia egiten, ezta 'Euskal Y'-arekin lotu beharko lukeena ere.

Hainbat gizarte eragilek gogorarazi dutenez, Nafarroan 3.000 milioi euroko kostua eragingo du AHTak. Diru hori Espainiako Gobernuak ordainduko du baina, hari eskatutako maileguen truke, Nafarroako Gobernuak 45 milioi euroko interesak ordaindu beharko ditu, Luis Zarraluqui Sustapen ministroak berak adierazi duenez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario