2012/08/30

Arantzadi bizirik eta denona!

Arantzadi Auzolanean taldeak elikadura burujabetzaren aldeko eta Arantzadiko parkearen eraikuntza-lanen aurkako borrokari eustea erabaki du.

Horregatik, abuztuaren 29an suntsitutako baratzea lantzenari ekin diogu. Suntsiketaren ondorioz zenbait auzolankide atxilotuak izan ziren; aginteari aurka egitea eta desobedientzia leporatzen diete. Abuztuak 30 dituen ostegun honetako goizean makinak berriro sartu dira atzo arratsaldean landutakoa zapalduz, eta beste atxiloketa bat gertatu da desobedientzia egiteagatik. Beharrezko ikusten dugu ostiral honetan, abuztuak 31, elkarretaratze batera dei egitea 20:30ean Iruñeko Udaletxearen aurrean, toki horrexetan ari baitira beharrezkoa ez den proiektu xahutzaile hau garatzen.

Parte hartu nahi duten guztiei dei egiten diegu, beraz, baratzera eta egiten ari garen ekimenetara etor daitezen. Era berean uste dugu beharrezkoa dela meandrotik ahalik eta jende gehien ibiltzea, haren edertasunaz gozatzeko eta hiriko gune hain baliotsu hori ken ez diezaguten. Honela, gainera, mehatxatuta dauden Beroiz eta Sotoren baratzeak ere babesten saiatuko gara.

Eta gogoratu nahi dugu larunbat honetarako Festaekintza bat prestatu dugula Aldayaren baratzean bertan. Besteak beste hazien trukea, tomate dastaketa, bazkari autoeratua eta ezusteko kontzertuak izango dira.
 
Arantzadi bizirik eta denona!
 
ARANTZADI AUZOLANEAN
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario