Gaur, atzo bezalaxe, bere hartan daude abiadura handiko trenaren aurkako arrazoi guztiak [ikus 2015eko manifestua], eta gaur, atzo bezalaxe, ez dago gizarte edo ingurumen arrazoi bakar bat ere proiektu hau berriz martxan jartzeko.
AHTri kontra eginez, Ekologistak Martxanek apostua egiten segitzen du kalitatezko tren zerbitzu konbentzional eta publiko baten alde [ikus “El tren que necesitamos en Navarra”]; ildo horretan, 1987ko Tren Garraio Plana berreskuratzea proposatzen dugu; plan hartan, bertze hainbat ekinbideren artean, bazeuden Castejon eta Altsasu arteko bidea bikoizteko asmoa eta gehienezko abiadura 140etik 160ra igotzeko asmoa.
Beraz, Ekologistak Martxanek dei egiten du parte hartzera ekainaren 22an, ortzegunarekin, 19:30ean, Nafarroako Jauregiaren aitzinean hainbat elkartek “TRENA BAI, AHT EZ” lelopean antolaturiko elkarretaratzean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario