Orain dela hiru urte hasi zen 29koaz geroztikako krisialdirik bortitzena. Hala ere, ez dirudi sistema kapitalista ahuldu duenik, inoiz baino indartsuago, errukigabeago, aseezinago ageri baita. Krisialdiaren ondorioak, langileok ari gara ordaintzen. Finantza-arloa hondotik ateratzea erabaki zuten gobernuek eta funtsa publiko itzelak erabili banka erreskatatzeko; lanpostua galdu duten milaka lagunentzat, berriz, ez da erreskate-planik izan. Aitzitik, langabetuentzako babesa gutxitu egin da.
Epe luzera begirako estrategia da hau, pentsioen pribatizazioa ere barne duena; izan ere, erretretaren adina atzeratu baitzuten, baita honen kalkulurako urte kopurua handitu ere, jendeak pentsio-plan eta funts pribatuetara joarazi asmoz.
Langabezia gutxitzea aitzaki, langileon kaleratzea errazten zuen lan-erreforma burutu zuten. Baita enpresaburuek probextu ere. Kaleratze bolada berriak eta langabeziaren igoera izan dira erreforma honen ondorio zuzenak. BEZa igo eta ondarearen gaineko zerga kendu zuten. Zerga-sisteman aberastasunarekiko parekotasuna galtzen ari da eta zerga-iruzurra betikotzen. Langabezia handitzearen errua etorkinei leporatu eta Atzerritarren Legea gogortu egin dute. Defizit publikoa gora, funtzionarien soldata behera; pentsioak izoztu bai, baina entxufeak eta politikarien gainsoldatak eta dietak beti bezala.
Langabezia gutxitzea aitzaki, langileon kaleratzea errazten zuen lan-erreforma burutu zuten. Baita enpresaburuek probextu ere. Kaleratze bolada berriak eta langabeziaren igoera izan dira erreforma honen ondorio zuzenak. BEZa igo eta ondarearen gaineko zerga kendu zuten. Zerga-sisteman aberastasunarekiko parekotasuna galtzen ari da eta zerga-iruzurra betikotzen. Langabezia handitzearen errua etorkinei leporatu eta Atzerritarren Legea gogortu egin dute. Defizit publikoa gora, funtzionarien soldata behera; pentsioak izoztu bai, baina entxufeak eta politikarien gainsoldatak eta dietak beti bezala.
Lan, pentsio eta negoziaketa kolektiboaren erreformen ondotik, aurrekontuen murrizketak datoz. Osasungintza, hezkuntza publikoa, kultura, nazioarteko lankidetza,… Osasungintzan koordainketa, hezkuntzan langileen murrizketa eta kultura, garapenerako lankidetza eta gizarte-laguntzetarako aurrekontuetan murrizketa zorrotzak. Erroldatze-aldia luzatu eta oinarrizko errenta eskuratzea galerazi diete bizileku-baimengabeei, baita etxebizitza bera duten familiei kopurua gutxitu ere. Hala ere, badira bi arlo, krisiak, antza, ukitzen ez dituenak aurrekontu-sailek berdin jarraitzen baitute. Honako hauek dira hain zuzen ere: ez beharrezko, xahutzaile eta antiekologikoak diren azpiegitura handiak (AHT adibidez) eta asmo eta esku-hartze militar inperialistak: Libia, Afganistan eta Rotako misilen aurkako ezkutua.
Orain da, langileok eta gizarte-arlo behartsuenok jasaten ari garen etengabeko erasoari aurre egiteko momentua. Joan den urriaren 15ean, sumindura eman zen aditzera milaka lagun kalera aterata mundu guztian barrena, sistema bidegabe honen aurkako borroka orokorra baita hau. Aste bete beranduago, hezkuntza publikoaren alde eta aurrekontuen murrizketen aurkako manifestaldiak izan genituen: Hogei mila lagun baino gehiago atera ziren Iruñean kalera, hezkuntza-sindikatuen deiari erantzunda. Ez da nahikoa. Eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen aurkako eraso hau geldiarazi nahi badugu, soldaten murrizketa, erosteko ahalmenaren galera, funts publikoen transferentzia arlo pribatura diren bankuen erreskateak, hau da, langileon aurkako lapurreta hauek guztiak geldiarazi nahi baditugu, kalea hartu eta gure ahotsa entzunarazi beharra dugu.
Gobernu aldaketak gure arazoak konponduko dituenik ezin dugu sinetsi. Herriak berak, inoren esku utzi gabe erabaki dezala bere etorkizuna eta ahalik eta azkarren has dadila honen alde borrokatzen. Hauxe dugu aterabide bakarra. Langile eta langabetuok, hezkuntza eta osasungintzako profesionalok, etorkinok, ekologistok, erretretadunok,… denok aterako gara kalera. Gobernuari, Nafarroako eta Madrilgoari, oraingo eta hauteskunde orokorren ondoren aterako denari, ez gaituztela geldiaraziko esanen diogu. Gizarte-zuzentasuna nahi dugu: lanaren banaketa eta ez kaleratzeko erreztasunak; aberastasunaren araberako zerga-sistema eta zerga-iruzurraren aurkako neurriak nahi ditugu eta ez enpresaburuentzako salbuespenak eta bankuen erreskateak; kalitatezko hezkuntza publikoa dohainik eta denontzako osasungintza publikoa nahi dugu eta ez hauekin negozioa egiten dutenekiko hitzarmenik; kultura eta elkartasuna babestea eta sustatzea nahi dugu; aberastasuna berbanatzeko eta ez gutxi batzuen poltsikoak betetzeko eta bankuen eta enpresen etekinak handitzeko balioko duten zergak nahi ditugu.
Honengatik guztiarengatik dei egin dugu behean sinatzen dugun erakundeok manifestaldi honetara: datorren ostiralean, Azaroak 18, 19:00etan Nafarroako Legebiltzarraren aurrean. Eta nahikoa ez bada, mobilizazioak antolatzen, aurre egiten eta greba bultzatzen jarraituko dugu.
Egin diezaiegun aurre! Greba orokorrerantz!
ESK, Dale Vuelta-Bira Beste Aldera, CGT, CNT-AIT, Nafar Libertarioak, Ekologistak Martxan, SOS Racismo, KEM-MOC, Colectivo de Personas en Paro de Iruña y la Comarca
No hay comentarios:
Publicar un comentario