(Berria egunkaritik hartutako albistea)
Hiru urte egin ditu Sustrai Erakuntza fundazioak lanean: auzitegietan
egiten du naturari eragiten dioten proiektuen aurka. Herri mugimenduen eta arlo
juridikoaren arteko zubi bat izatea du xede fundazioak.
«Nahi ez dugun garapen eredu baten biktima gara». Horixe nabarmendu du
Martin Zelaiak, Sustrai Erakuntza fundazioko presidenteak. Hiru urteko bidea
egin du jada erakunde horrek Nafarroan, «ingurumenari mehatxu egiten dioten
proiektuen aurka lanean». Abiadura handiko trenaren eta Castejongo zentral
termikoen kontrako mugimenduetan ari ziren hainbat herritarrek bat egin eta
gero sortu zen, esparru juridikoan aritzeko. Herritarren eta epaitegien arteko
zubi lana egitea du xede.
Orain arte egindako ibilbidea ontzat eman du Zelaiak. Herritarrek fundazioaren lana eskertzen eta aintzat hartzen dutela uste du. Horri esker, arlo juridikoan ez ezik, esparru teknikoan ere bilakatu dira aholkulari. «Zegoen hutsunea bete nahi izan dugu. Karrikan egin behar da lana, baina epaitegietan ere bai, eta esparru horretan aholku eta laguntza eman nahi izan diegu hainbat proiekturen aurka aritzen diren taldeei».
Zelaiak gogora ekarri ditu Itoizko Koordinakundeko abokatuek Itoizko urtegiaren aurka egin zuten lana eta bidea, eta nabarmendu du eredutzat har daitezkeela. «Indar guztiak bide bakar batean jartzea baino hobe da guztiak jorratzea, lehentasunak ezarriz».

Orain arteko lanak ingurumenaren esparruan aritzen diren hainbat talderekin eta
elkarterekin elkarlanean aritzeko aukera eman die Sustrai Erakuntza fundazioko
kideei. «Azken finean, herritarren borrokak piztu dituzten proiektuen artean
ere bada harremana». Adibidea jarri du Zelaiak: «Abiadura handiko trenak
energia behar du, eta energia hori sortzea da Castejongo zentral termikoen
lana; energia hori garraiatzeko, berriz, goi tentsioko lineak egin nahi
dituzte».
AHTa, goi tentsioko lineak, zentral termikoak. Bada Sustrai Erakuntzak esku artean duen bertze auzirik: Orkoiengo biomasa errausteko proiektua, Pirinio inguruan egin nahi dituzten meategiak, Olatzagutian Portlanden fabrikan hondakinak errausteko proiektua... Ingurumenari eragiten dioten proiektuek administrazioaren jokatzeko modu bat islatzen dutela erran du Zelaiak, baina egungo krisiak horretan ere eraginik izan duela erantsi du: «Agintariak konturatu dira baliabide ekonomikoak ez direla amaigabeak, baina bitartean, hamaika proiektu sortu dituzte, inolako mugarik gabe; diru faltak, ziurrenik, hainbat proiektu geldiarazi edo mantsotuko ditu orain; hala ere, agintariok oraindik ere uste dute lurraldea haien esku dagoela, nahi dutena egiteko».
Uste horrek sortu ditu egungo mehatxuak, Zelaiaren arabera. «Proiektu jakin baten aurka egitea bainoago, eredu baten kontra lan egitea da kontua, beraz». Eredu horrek hainbat aurpegi ditu, Sustrai Erakuntzaren ustez.

Abiadura handiko trena: Informazioa eta txostenak
Proiektuei buruzko informazioa lortzeko eskubidea dute herritarrek,
baina eskubide hori gauzatzea zaila izaten da, kasu gehienetan. AHTa da horren
adibide, Zelaiaren hitzetan. Auzitara jo du Sustraik egitasmoaz Nafarroako
Gobernuak 2008. urtean egin zuen txostena eskuratzeko.
Trenaren onurei buruzkoa zen txosten hori. Gobernuak eskatu zuen. Eskuratu nahi izan zuen Sustraik, baina gobernuak ukatu zion. 2010ean, Anai Astiz Sustapen kontseilari ohiak aurkeztu zuen Parlamentuan. Astizek berak onartu zuen zaharkituta zegoela. Gobernuak 150.000 euro ordaindu zituen egiteko. Fundazioak ere egin du txosten propioa, Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) hainbat kiderekin batera: zalantzan jartzen du AHTaren bideragarritasuna.
Epaileen aurrera eraman du proiektua, halaber, Castejon eta Iruñerria arteko eta Iruñerriko zatietako obrek ingurumenean eraginen luketen kalteari buruzko txostenak ez berritzeagatik. Zati horietakoak 2004an onartu zituzten, eta 2009an obrak hasi gabe ziren. Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiaren esku dago gaia.

Etxabakoitzeko geltokia:
Aldatu, erakutsi gabe
Iruñeko Etxabakoitz auzoan dago AHTaren geltoki berria egiteko
proiektua. 8.000 etxebizitza eraikitzea aurreikusten dute. Proiektu hori udalez
gaindiko sektore plantzat jo du Nafarroako Gobernuak, eta erabaki horren kontra
egin dute epaitegietan. Ingurumenarekin lotutako arrazoiak badira, bai eta
formarekin lotura dutenak ere. Izan ere, proiektua jendaurrean erakusteko epea
amaitu eta gero, nabarmen aldatu da. Aldaketa horiek ez dituzte jendaurrean
erakutsi, eta ezin dira alegazioak aurkeztu.
Horretaz gain, proiektuak bertze hainbat zalantza eta kezka pizten ditu Sustrai Erakuntzako kideen artean: «Ur horniketaz zalantza anitz dago; ura garbitzeko prozesua ere ez dago bermatua, Arazuriko plantak ez baitu gehiago hartzeko gaitasunik. Kutsatutako lurren arazoa ere mahai gainean dago. Inquinasa enpresaren lurrak hartzen ditu proiektuak», azaldu du Zelaiak. Gai horiek guztiak auzitara eraman ditu fundazioak.

Hondakinen plana:
Olatzagutiko asmoaren aurka
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusira jo du Sustraik Nafarroako
hondakinak kudeatzeko planaren aurka, 3R Konpainiarekin batera. Kudeaketa plan
horren arabera, hondakinak errausteko planta egitea zen hasierako asmoa.
Azpiegitura horrek hartu behar zuen planaren aurrekontu gehiena. Sustraik argi
du hondakinen kudeaketan lehentasunak badirela, eta haien artean dagoela
hondakinik ez sortzea, berrerabiltzea eta birziklatzea. Beraz, lehentasun
horien arabera banatu beharko litzateke plan osoaren aurrekontua.
Errauste planta egiteko asmoa bertan behera utzi eta gero, Olatzagutiko Portlanden fabrikan hondakinak erretzeko egitasmoari oniritzia eman dio Nafarroako Gobernuak. Sustrai Erakuntzako kideek argi dute aldaketa horren aurrean kudeaketa plan berria egin beharko litzatekeela, berriz ere jendaurrean erakutsi, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko. Gobernuak, ordea, ez du horrelakorik egin. Fundazioak gogora ekarri du fabrika herritik hurbil dela.

Orkoien eta biomasa: Errauste plantari ezetz
«Ez gara biomasaren aurka». Horixe argi eta garbi utzi du Martin
Zelaiak. «Tamaina txikiko proiektuak eraginkorrak izan daitezke, baina ez da
hori Orkoiengo kasua. Enpresa handiek bultzatutako proiektua da. Bertako baso
baliabideak baliatuko dituztela diote bultzatzaileek, baina Orkoienek halakorik
ez du». Sustraik salatu du proiektu horren asmo bakarra sarera bideratzeko
elektrizitatea sortzea baino ez dela.
Proiektuaren arabera, hain zuzen ere, Orkoien eta Ezkabarte artean tentsio linea eraikiko dute, biomasa errauste plantan sortutako elektrizitatea garraiatzeko. Bertako herritarrek ere plataforma sortu dute egitasmo horren kontra. Ez da bakarra: meategien aurka, goi tentsioko linearen kontra edo AHTaren inguruan sortutako taldeen lana nabarmendu du Zelaiak. Lanean jarraitu beharra dagoela erantsi du: karrikan eta bulegoetan; mobilizazioaren bidez, eta auziak epaitegietan salatuz. Horretan jarraituko du Sustrai Erakuntzak.

No hay comentarios:
Publicar un comentario