2013/01/15

Mayar emakumeak, duintasunezko koloreak

Datorren ortzegunean, urtarrilak 17a, 19etan Lorenean, Iruñeako Ekologistak Martxan-ekoek garatzen ari den Chiapaseko proiektuari buruzko esperientziak partekatuko dituzte. Hitzaldi hau erakusketaren hasia izango da. Urtarrila eta otsailaren zehar Lorenean ikusgai izango da:

"Mujeres mayas, colores de dignidad" / "Mayar emakumeak, duintasunezko koloreak" 

2001. urtetik Iruñeako Ekologistak Martxan, Kataluniako Acció-Solidaria–Igman elkartearekin elkarlanean, lan boluntarioa garatzen ari da Chiapasko (Mexiko) komunitate indigenetan zenbait proiektu babestuz: ur-hoditeria eramateko proiektuak, emakumeen baratze kolektiboak, emakumeentzako hezkuntza eta osasun plan autonomoak, eta Yachil Antzetik Komunitatearen Etxeko funtzionamendua, non asmorik gabe haurdun gelditu eta bakarrik bizi diren emakumeekin eta garapen osoa lortzeko aukerarik ez duten ama ezkongabeekin egiten duten lan.

2004. urtetik, Nafarroako Gobernuak eta zenbait udalek diruz laguntzen dituzte proiektuok. "Maia emakumeak, duintasunaren koloreak" erakusketak komunitate indigena zapatistetan eta Yachil Antzetik Komunitatearen Etxean egiten ari den lanaren zati bat biltzen du. 

Erakusketak 40x50cmko 20 argazki ditu, koloretan eta zuri-beltzean, eta A-4 tamainako azalpen-testuak.

Argazkietan emakumeen bizimodua eta egunerokoa erakusten da hirian zein landa eremuan, duintasun eta jabekuntza bidea ereiten, ehuntzen eta eraikitzen.

“Ibili ahala, koloreko emakumeek bidea urratzen dute, urrats bakoitzean hurrengorako tokia aurkituz. Zaharra, gogortua, femeninoa, eskuineko oinak ezkerrekoari darraio. Atzean eta aurrean hodei trinkoak besterik ez dago. Orain ibilbide bat marrazten duen espektroen dantza. Haien atzean, ezereza. Aurrean, itxaropena”.

Harremanetan jartzeko eta laguntzeko, idatzi ondoko helbidera: ingurubilka@yahoo.es

No hay comentarios:

Publicar un comentario