2011/01/05

"Nafarroako hondakinen plana onartuta, errauste planta gertuago da" (Berria)


[Berria egunkariko albistea, 2010/XII/30]

Zaborren %52 birziklatzea eta %43 erretzea da xedea; 2020an jarri dute planaren helmuga

Nafarroako Gobernuak 2010-2020 Hondakinen Kudeaketarako Plana onartu du. Zaborra murriztu, berrerabili eta berreskuratzearekin batera, hondakinak erraustea proposatzen du. Xedea 2020an hondakinen %52 berreskuratzea, eta zabortegietara %5 «besterik» ez eramatea da, Begoña Sanzberro Nafarroako Ingurumen kontseilariak azaldu duenez. Iruñerriko Mankomunitateak eta Nafarroako Gobernuak egin nahi duten errauste planta, ingurumenarentzat zein ekonomiarentzat, aukera onena dela argudiatu du. Herritarren artean hautuak kexuak eragin ditu, ordea.

2020an bildutako hondakinen %52 birziklatzea da planaren helburua, %43 erre eta energia bihurtzea, eta %5 zabortegira eramatea da. Europako Batasunak baliatzen duen printzipioa oinarri hartuta, planaren lehenengo oinarria hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta berreskuratzea dela gogorarazi du Begoña Sanzberrok. «Erabateko konponbidea» ez dela nabarmendu du, ordea. Gaur egun hondakinak murriztu, berrerabili eta berreskuratu ondoren, %68 zabortegietara iristen direla adierazi du. Planaren xedea %48 murriztea da.

SEGI Berria egunkarian IRAKURTZEN

No hay comentarios:

Publicar un comentario