2012/01/19

AHTri buruzko eztabaidaren ondorioak / Conclusiones del debate sobre el TAV

Atzo burutu zen Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin AHT Gelditu Elkarlana koordinakundeak antolatutako mahai-ingurua. Mahai inguru honek azkenik -UPN-k Kaldereriako udal aretoan egitea galarazi baitzuen- Hotel Puerta del Camino-n egin zuen eta 100 lagun baino gehiago bertaratu ziren. Eztabaidan Nafarroako parlamentari diren NaBai-ko Txentxo Jimenezek, Bildu-ko Koldo Amezketak eta IU-Ezkerra-ko Marisa Simonek hartu zuten parte. Ez zuten parte-hartu UPN, PSN eta UPN-ek. UPN-ek mahai-inguruan parte-hartzeari uko egunaren  bezperan eman zion, arrazoirik eman gabe. PPN aldiz mahai-inguruan zer alderdik parte-hartuko zuten galdegin ondoren gonbidapena baloratzen ari zirela esan zuten. PSN-ek berriz, ez zuen inolako erantzunik eman.

Eztabaidan parte-hartu zuten hiru alderdiko ordezkariek tren garraio konbentzionalaren aldeko apustua egitearen alde agertu ziren eta Nafarroan egin asmo den egungo AHT proiektuaren aurka daudela adierazi zuten. Nafarroako Parlamentuan egitasmo hau gelditzeko pausuak emango dituztenaren konpromezua ere agertu zuten. Txentxo Jimenez-ek AHT-ren proiektuari buruz eztabaida sakon bat egin behar dela azpimarratu zuen, baita Nafarroan gain honen inguruan dagoen informazio eza ere. Merkantzien garraioari dagokionean Nafarroako Gobernuarentzat, azpiegitura iustifikatzeko ezinbesteko elementua dela adierazi zuen Jimenez-ek, Astiz kontseilariak azken aste-hilabeteetan eginiko adierazpenengatik. Koldo Amezketak errepideetatik kamioi kopurua jeisteko beharra azpimarratu zuen horretarako trenbide sarera merkantziak eramatea ezinbestekoa dela esanaz, hala ere, Nafarroako Gobernuak “Mecsa Txosten”ean ibilitako gezur eta propaganda salatu zituen, 2008-an eginiko txosten hau gaur egungo testuinguru ekonomikoaren inolako zerikusirik ez duen txostena da eta 2010-an aurkeztu zen.

Marisa de Simonek berrriz, 2012. urtean non arlo sozialetan murrizketa gogorrak ematen ari diren azpiegitura honetan hainbeste milio euro xahutzea injustiziatzat jo zuen. AHT-k ingurumenean eragiten dituen kaltea larriak ere salatu zituen. Luis Iriarte, AHT Gelditu Elkarlanako kidea, AHT-ren aurkako mobilizazio eta salaketaren garrantziaz mintzatu zen, proiektua gelditzea guztion erantzunkizuna dela azpimarratu zuen Nafarroa epe luzean hipotekatuko lukeen azpiegitura izango bait litzateke.AHT-a egin nahi izatearen arrazoia ez dela denbora aurrezteko, edo bidaiariak eramateko, motibazio politikoak dituen eta lobby zehatz batzuen interesak asebetzeko egitasmoa dela baizik adierazi zuen. Honez gain, Auzoenean datorren urtarrilak 25-an egingo den batzarrarako deia ere luzatu zuen eta Apirilak 21-rako manifestaldi bat antolatzen ari direla komentatu zuen. Martxoan Nafarroa mailako buzoneo orokor bat egingo da AHT-ren xahuketa eta izaera antisoziala salatzeko.


AHT Gelditu Elkarlana

-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Ayer se celebró el debate sobre el TAV con los partidos políticos del parlamento navarro, organizado por la Coordinadora AHT Gelditu Elkarlana. Más de 100 personas pudieron escuchar el debate realizado en el Hotel Puerta del Camino ante el veto del equipo municipal de UPN a la utilización de la sala municipal de Calderería. A la cita acudieron los parlamentarios Txentxo Jiménez, de NaBai, Koldo Amezketa de Bildu y Marisa de Simón, de IU-Ezkerra. No acudieron al debate UPN, PSN y PPN. UPN la víspera del debate confirmó su inasistencia al mismo, sin dar ninguna razón. Por parte del PPN se interesaron por los partidos que habían confirmado su asistencia al debate y contestaron que estaban valorando la invitación. Por parte del PSN no dieron ningún tipo de contestación.

Los tres partidos que acudieron al debate coincidieron en apostar por el tren convencional al tiempo que mostraron su rechazo al actual proyecto de TAV para Navarra. Así mismo se comprometieron a frenar dicho proyecto en el Parlamento navarro. Txentxo Jiménez defendió la necesidad de debatir abiertamente sobre el TAV, al tiempo que denunció la falta de información y transparencia que rodea a este tema en Navarra. Con respecto al transporte de mercancías resaltó que este tema es clave para el Gobierno de Navarra, dado que en las últimas declaraciones que ha realizado el Consejero Astiz se observa cómo únicamente se aferran a este argumento para justificar la obra. Koldo Amézketa defendió la necesidad de retirar camiones de la carretera y trasvasar su contenido a las líneas ferroviarias, sin embargo denunció las mentiras y la propaganda  realizada por el Gobierno navarro en su “Informe Mecsa”, informe elaborado en 2008 en un contexto económico ajeno al actual y presentado en 2010 con gran boato.

Marisa de Simón, por su parte, incidió en la injusticia que supone derrochar cientos de millones en las partidas presupuestarias para el TAV en 2012, en una época de fuertes recortes sociales en educación, sanidad y bienestar social. También incidió en los graves impactos medioambientales de la obra del TAV. Luis Iriarte de AHT Gelditu remarcó la necesidad de movilización y denuncia del proyecto del TAV, teniendo en cuenta que su paralización es una cuestión que nos atañe a todos, dado que el TAV va a hipotecar los recursos de Navarra a largo plazo. Dejó claro que el TAV no es una cuestión de ahorro de tiempo, ni de desplazamientos de viajeros, sino que el TAV sólo responde a motivaciones políticas y demandas de determinados lobbys. Así mismo llamó a una asamblea el próximo día 25 de enero en Auzoenea y comentó que se está  preparando una manifestación el 21 de abril. En el mes de marzo realizarán un buzoneo en toda Navarra informando del despilfarro y falta de utilidad social del TAV.


AHT Gelditu Elkarlana

No hay comentarios:

Publicar un comentario