2010/02/15

EKOZINEMALDIA 2010

EGITARAUA
PROGRAMA


Otsailak 23 de febrero
"27 fragmentos de ecologismo social"
(Ecologistas en Acción)
hizlaria-charlista: Tom Kucharz
(Area de Agroecologia y Soberania Alimentaria de Ecologistas en Acción)

Otsailak 24 de febrero
"África, ¿estás ahí?"
(Marruecos, Mozambique, Uganda)
hizlaria-charlista: María Sevilla Rogado (productora de la parte de Mozambique)

Otsailak 25 de febrero
"Home"
(Yann Arthus-Bertrand)


[emanaldi guztiak, Zabaldiren Kalaska gunean, 20:00etan]

[todas las proyecciones, en el espacio Kalaska de Zabaldi, a las 20:00]

+ info + (Ekologistak Martxan)

----------------------------------------------------------------------

2010/01/17

Deshazkundea, haustura ala trantsizioa?

(iritzi artikulua)*

Azken garaietan, jarduera ekonomikoa hainbatetan jaitsi da, eta horrek sufrimendua eragin dio populazioaren gehiengoari.

SESB desagertuta eta erregimen komunistak bukatuta, herri horietan desordena ekonomikoa sortu eta ekoizpena hondoratu zen. Batzuk aberastu ziren eta dirutza handiak bildu zituzten, luxu eta handikeria jarduerak biderkatu ziren, eta denbora gutxian baliabide asko metatu zituzten milioi anitzeko aberatsak agertu ziren; baina populazioaren gehiengoari arazoak sortu zitzaizkion gutxieneko baliabide eta zerbitzuak erdiesteko, eta batzuk, babes eta zorte gutxienekoak, miseria gorrian sartu ziren.

1990eko urteetako Japoniako krisi handiak, hamar urte baino gehiago iraun zuenak, jende askoren aukerak murriztu zituen, munduko herri aberatsenetakoa izanagatik ere. Eta krisia herri pobreetara zabaldu delarik, ondorioak dramatikoak izan dira, nabarmen handitu baitira gosea, segurtasunik eza, gaixotasuna eta heriotza.

Azken hilabeteetan gertuko esperientzia bizi izan dugu, eta, beraz, begi-bistakoa izan da gu guztiondako. Duela bi urte sortu zen finantza krisia jarduera produktibo eta ekonomikora zabaldu da eta langabezia eta zailtasunak areagotu ditu. Enplegu galtzeak pertsona askoren proiektuak zapuztu ditu; batzuek modu duinean bizitzeko aukera galdu dute, edo txikiagotu zaie aukera hori; bertze batzuek etxebizitza galdu dute ezin izan dutelako hipoteka ordaindu; askok uko egin behar izan diete aspalditik lantzen ari ziren itxaropenei; gehienek kontuak berriz egin behar izan dituzte eta gastuak doitu behar izan dituzte.

Deshazkunde edo beherapen azkar, ezusteko eta traumatiko baten adibideak dira horiek guztiak.

Era berean, ikusten ari gara gero eta gehiago direla baliabideak gehiegikeriaz erabili izanaren ondorioak. Ikusten ari gara petrolioa, funtzionatzeko gure modurako hain erabakiorra dena, progresiboki gutxitzen ari dela; geroz eta nabarmenagoa da planetako lur zabalak basamortu bilakatzen ari direla, nekazaritza intentsiboak eraginda, eta elikagaiak lortzeko aukera produktiboak murrizten ari direla; eta hondakinen gehiegizko isurketa, batez ere berotegi efektuko gasena, klima aldaketa eragiten ari da, eta horrek ilundu egiten du sobera urruti ez dagoen horizontea.

Itxaropen beltz horiek lotura hertsia dute ahantzia genuen gertaera batekin: gure jarduera oinarri fisiko mugatu batzuetan oinarritzen dela; ez dela posible energiaren eta materialen erabilera mugarik gabe zabaltzen segitzea; muga horietara doitzen joan behar dugula, kolapsora ailegatu nahi ez badugu, bederen.

Aurreikuspen horien aitzinean, saihestezina dirudi energiaren eta materialen erabilera murrizteak: naturaren geureganatze horretan gibelera egin behar dugu, eta inguruan ditugun muga fisiko horietara moldatu behar ditugu gure ekintzak. Laburbilduz, ondasun materialen erabileran, deshazkundearen bidetik joan behar dugu, batez ere herri aberatsetan.

Benetako deshazkunde esperientziek adierazten digute beherapenak zailtasuna eta sufrimendua dakartzala. Baina, era berean, ikusten dugu hazkundeak kale itsu batera garamatzala, eta gure jokabidearen alderdi asko aldatzen ez baditugu kolapsorantz goazela. Nola askatu gordiar korapilo hori? Etorkizun beltz eta mehatxagarria izanen dugu ezinbestean? Baikortasunerako aukerarik ba ote dago? Kontua gertutik begiratuz gero, irtenbideak badirela ikusten da, baina ez dira praktikan jartzen errazak, abiatu dugun bidea zuzendu behar baita.

Deshazkundeak edo beherapenak sortu dituen arazoak, gehiago sortu dira moduagatik gibeleko funtsagatik baino. Ez da gauza txarra ondasun material gutxiagorekin bizitzea, baina arazoa sortzen da murrizte hori denbora gutxian egitera behartzen bagaituzte, ez baititugu eskura horretara moldatzeko moduak. Gainera, bistan da deshazkunde azkar horrek bakarrik batzuei eragiten diela, bizitzeko beharrezkoak diren ondasun materialak baino gutxiago izan behar dituztenei, hain zuzen.

Arazoa ez da guztientzako lana ez egotea; baizik eta batzuk lanik gabe gelditzen diren une berean, bertze batzuek lanean segitzen dugula gure baliabide mailari eutsiz. Ez ote ginateke denok zoriontsuago izanen, trantsizio baten ondorioz, ordu gutxiago lan eginen bagenitu? (nahiz eta batzuek ondasun material gutxiago izan). Ez ote da hobea ondasun gutxiago izatea, baldin eta guretako denbora gehiago badugu, gure harremanak eta maitasunak zaintzeko denbora gehiago badugu, hain azkar eta itota ez ibiltzeko aukera badugu?

Gordiar korapiloa askatuko dugu baldin eta deshazkunderako trantsizioa modu ordenatuan egiten bada, objektuen eta mundu osoko bidaien metaketa ezinezkoaren aitzinean paratuz pertsonen arteko berdintasuna, zuhurtziaz jokatuz sor daitezkeen desorekak konpontzen joateko.

Ez dugu aukeratu behar hazkunde ekonomikoaren eta deshazkunde ekonomikoaren artean. Ez. Bertze bi hauen artean hautatu behar dugu: naturaren erabilera modu kontzientean eta antolatuan gutxitu, ala naturak itxiera azkar eta basatia inposatu? Azken horrek, ziurrenik, gure arteko liskarrak eta bortizkeria areagotuko lituzke eta gure zibilizazioaren oinarriak urratuko lituzke. Posible da, eta desiratzekoa da, energia eta materialak gutxiago erabiliko dituen gizartea lortzea. Baina trantsizio baten bidez egin behar da, beharrezkoak ez diren arazoak saiheste aldera.

Jakina, trantsizio ordenatu horrek ere zenbait haustura eskatzen ditu, gure ideia eta balioetako askorekin zerikusia dutenak. Onartu behar dugu natura ez dela gure zerbitzura dagoen oparia, baizik eta naturaren parte garela; onartu behar dugu mundu mugatuan bizi garela; onartu behar dugu pertsonen arteko harremanak hobetzeak gozamen handia ematen duela, ondasun materialak metatzeak ematen duena baino handiagoa…

Munduan badira dagoeneko bide horri ekin dioten taldeak, kolektiboak eta udalerriak. Bira Beste Aldera (Deshazkundearen aldeko Mugimendua) kolektibokook ere ideia horietan esploratu eta bide horretan abiatu nahi dugu. Helbide honetan aurkituko gaituzu: dalevuelta.bira@gmail.com

*Alejandro Arizkun eta Juan Carlos Berasategi, Bira Beste Aldera kolektiboko kideak

2010/01/09

Charla sobre la línea de alta tensión Castejón - Vitoria

El sábado 9 de enero, tendrá lugar en Arroniz una charla sobre las razones del NO a la Línea de Alta Tensión Castejón - Vitoria, a cargo del ponente Pablo Lorente. La charla será en el ayuntamiento de Arroniz, a las 18:30. Organiza la Plataforma contra la Línea de Alta Tensión.

MÁS INFORMACIÓN

Urtarrilak 9, larunbatarekin, hitzaldia izanen da Arroitzen, Castejon eta Gasteiz artean egin nahi duten goi tentsioko lineari EZ errateko arrazoien inguruan. Hitzaldia Pablo Lorentek emanen du, 18:30ean, Arroizko udaletxean.

INFORMAZIO GEHIAGO


2009/12/30

La crisis para nosotros... y para las generaciones futuras

(artículo de opinión)*

Nos dicen que la salida al colapso económico generado por el capitalismo en que vivimos es arrancar de este parón para continuar con el desenfreno consumista anterior, porque si no la economía y nuestras vidas se verán alteradas.

Un sistema ecológicamente inviable, no extrapolable a toda la humanidad (recursos limitados, deshechos y contaminación excesivas...) y humanamente injusto... nos dice que para salvarnos tenemos que seguir alimentándole (con nuestras vidas y a costa de la vida del planeta entero).

(seguir leyendo en Diario de Noticias)

*Alberto Guzmán, miembro de Ekologistak Martxan - Iruñea

2009/12/29

Destrucción en Juslapeña / Triskantza Txulapainen

Ekologistak Martxan ha preguntado al Departamento de Medio Ambiente del Gobierno de Navarra en torno a la destrucción de una regata en Juslapeña
Por medio de un escrito hemos solicitado información sobre la destrucción de una regata junto a la carretera entre Larraiotz y Nuin, en el valle de Juslapeña. Esa regata es llamada en los mapas de Nuin o de Mindegia y se encuentra entre campos de cultivo. Todo a punta a que el/los causante/s de este destrozo ha utilizado una retroexcavadora porque ha destruido prácticamente toda la vegetación arbustiva en casi medio kilómetro. Por los restos encontrados, hay abundantes fresnos y sauces.
Consideramos que se trata de un atentado ecológico que debe ser castigado. Por ello, nos hemos puesto en contacto con el Guarderío de Medio Ambiente para conocer si este suceso estaba denunciado. Nos han respondido que sí. En este punto, queremos saber qué procedimiento se va a abrir con esta denucia y si se va a obligar a restaurar tal y como exige la legislación.
Txulapaingo errekasto baten suntsiketaren inguruan galdetu dio Ekologistak Martxan-ek Nafarroako Gobernuko Ingurumen Departamentuari

Idatzi baten bidez txikituriko errekasto baten inguruko informazioa eskatu diogu, Txulapaingo ibarrean dagoena, Larraiotz eta Nuin arteko errepide ondoan. Errekasto hori Nuin edo Mindegia izenekin ageri da mapetan, eta soro artean dago kokaturik. Itxura guztien arabera, txikizioaren egileak/egileek atzerakako hondeamakina erabili du/dute horrelako triskantza egiteko. Ia kilometro erdian zuhaitz eta zuhaixka guztiak akabatu dituzte. Hondarren artean lizar eta sahats ugari daude.
Tamainako eraso ekologikoa zigortu behar dela pentsatzen dugu. Horregatik, gertaera salatu ote duten jakiteko, Ingurumen Basozainengana jo dugu. Haiek erantzun digute gertaera salatua dagoela. Gauzak horrela, salakate horren aurrean zein prozedura ireki behar duten jakin nahi dugu, zigorra edo isuna ezarriko ote duten eta triskantzaren egileari errekastoa lehengoaraziko ote diote, legeak aurreko guztiak ezartzen baititu.

2009/12/25

Excursión a Urbasa mágica 27 de diciembre

Este domingo 27 de diciembre hemos organizado una excursión a la Urbasa mágica. Esta es una actividad que estaba programada dentro de las actividades del AZARO EKOLOGIKOA-NOVIEMBRE ECOLOGICO del 2009 pero la tuvimos que posponer por la climatología.

Para la excursión se ha quedado a las 09:45 de la estación de autobuses (subiremos a Urbasa en coches particulares) y posteriormente a las 10:30 en el parking del puerto de Urbasa. La ruta tiene una duración de unas 4 horas y caminaremos cerca de menhires y crónlech e intentaremos entender el sentido que tuvieron para nuestros antepasados estas curiosas construcciones.
Se recomienda llevar almuerzo autogestionado y si hiciera muy mal tiempo se suspendería la marcha.

Desde Ekologistak Martxan - Ecologistas en Acción de Estella-Lizarra queremos celebrar con esta excursión el solsticio de invierno y el final del 2009 como más nos gusta: acercándonos a la madre tierra y cargarnos de energía para poder continuar, durante el 2010, luchando, cuidando, queriendo, respetando nuestro planeta tierra.

2009/12/13

Presentación del libro 'Contrapublicidad' liburuaren aurkezpena


EGUNA / DÍA: abenduaren 15, asteartea / 15 de diciembre, martes

TOKIA / LUGAR: Iruñeko Kalaska gunea (zabaldi) / Espacio Kalaska (Zabaldi), en Pamplona

ORDUA / HORA: 20:00

+ info +
www.consumehastamorir.org

Primera vivienda solar en Bilbao

Un vecino de Bilbao ha convertido su piso, ubicado en un bloque, en una vivienda limpia, y asegura que produce el doble de energía de la que consume.



Bilboko lehenbiziko eguzki etxebizitza
Energia ekoizpen eta kontsumoari dagokionez, Bilboko bizilagun batek lortu du bere pisua etxebizitza garbia izatea. Gainera, kontsumitzen duen energia halako bi ekoizten du.

2009/12/08

Las toneladas de bolsas de plástico depositadas en el contenedor bajaron un 13,2% en 2008 ('Diario de Noticias')

LA MANCOMUNIDAD DE LA COMARCA CONTABILIZÓ 2.800 FRENTE A LAS 3.277 DE 2007

Desde el ente comarcal apuntan que los materiales utilizados para estos envases cada vez pesan menos

PAMPLONA. El pasado año se depositaron en los contenedores de la Mancomunidad de la Comarca de Pamplona 2.800 toneladas de bolsas de plástico, tanto comerciales como de basura, un 13,23% menos que en 2007, cuando se tiraron 3.227 (no hay datos de las recicladas). La directora de residuos, Carmen Lainez, comentó que "la reducción en peso se lleva notando tiempo porque los envasadores tienden a que los envoltorios cada vez pesen menos", por lo que apuntó que cabe la posibilidad de que no vaya a menos el uso de estas bolsas, sino que "igual el número sea el mismo, pero con menor peso"...

(seguir leyendo)

2009/12/06

El fracaso de Kyoto ('Berria')

1990. urtetik %45 handitu dira berotegi efektuko gasen isurketak Hego Euskal Herrian

(desde 1990, las emisiones de gases de efecto invernadero han crecido un 45% en Hego Euskal Herria)

Kyotoko Protokoloa ordezkatuko duen itunaz ariko dira bihartik aurrera Kopenhagen, baina akordio betearazlea lortzeko itxaropenik gabe. Lurra berotzen duten gasen kopurua mailarik gorenean dago, eta iaz azken hamar urteetan baino gehiago hazi ziren CO2 isurketak.

2009/12/03

Sin autobuses en Galar

Con el comienzo del otoño, muchos ayuntamientos organizan semanas de movilidad sostenible con la intención de concienciar a la gente sobre la necesidad de usar menos el coche y más el transporte público y la bicicleta. Todo ello en aras de mejorar nuestra salud y la del medio en el que vivimos. Transcurridas estas fechas, las variantes, autovías y Tren de Alta Velocidad ocupan la agenda de nuestros gobernantes, priorizando estas grandes infraestructuras sobre el transporte público.
Ejemplo de esto es el proyecto de construir una variante entre el polígono industrial Comarca II (junto a Ezkirotz) con la Ronda Oeste-Zizur. Se pretende así descongestionar el tráfico entre este concejo de la cendea de Galar y Noáin. El Ayuntamiento de Galar está preocupado con el retraso de las obras, y llama la atención también sobre los problemas de embotellamiento y peligrosidad de la carretera que se dirige a Iruña (junto a la universidad privada).
Éstas son las prioridades de ayuntamientos de la zona y Gobierno de Navarra. En cambio, nada se dice sobre la inexistencia de transporte público en la zona. Y es que por el polígono Comarca II, con un creciente número de empresas y cientos de trabajadores, al igual que por los pueblos de alrededor, no pasa ni una sola línea de autobús público. Posiblemente sean necesarios ciertos trabajos de mejora de la carretera, principalmente en la cuesta cercana a la universidad, pero éstos deberían ir acompañados de la creación de una vía paralela a la carretera apta para ciclistas y viandantes.
Alguien dirá que los autobuses y carriles bici no son rentables porque la gran mayoría se desplaza en coche. Sin embargo, debemos tener en cuenta que cuando nos referimos al transporte público, no podemos utilizar exclusivamente criterios de rentabilidad económica porque no se trata de un privilegio, sino de un derecho que debe ser salvaguardado por nuestros mandatarios.

Juanma Hernández
Ekologistak Martxan - Iruñea

Galarren autobusik ez

Udazkenaren hasierarekin, udal askok mugikortasun iraunkorraren inguruko asteak antolatzen dituzte. Gure osasuna eta ingurumena hobetzeko autoa gutxiago eta garraio publikoa gehiago erabili behar dugula konbentzitu nahi gaituzte. Egun jakin horiek pasatuta, autobideak, abiadura handiko trena eta antzeko azpiegitura erraldoiak agintarien lehentasun bilakatzen dira, eta bizikleta edo garraio publikoa bigarren mailako gaiak izaten dira.


Goian idatzitakoak isla argia dauka egunerokoan. Esaterako, Comarca II izeneko industrialdea (Ezkirotz ondoan) eta Zizur artean zeharbide bat eraikitzeko proiektu bat badago. Azpiegituraren asmoa da Galar, Ezkirotz eta Noain arteko errepidean dagoen zirkulazio handia arintzea. Udal ordezkariak kexu dira obrak oraindik hasi ez direlako. Alabaina, garraio publikoa jartzearen beharraz aipamenik ez. Izan ere, Comarca II poligonotik zein inguruko herrietatik ez da autobus publiko bat ere pasatzen. Unibertsitate ondoko errepide bihurri eta aldapatsu hori hobetzeko eskaerarekin bat egiten dut, baina txirrindulariak eta oinezkoak kontuan hartu behar direla ere proposatzen dut.

Zenbaiten ustez, autobus publikoak eta bidegorriak ez dira errentagarriak, gehienak autoz ibiltzen direlako. Hala ere, garraio publikoaz ari garenean errentagarritasun irizpideak bakarrik erabiltzea ez da bidezkoa. Azken batean, mugikortasuna pribilegioa baino gehiago eskubidea da, eta, horregatik, gure agintariek ardura dute bultzatzeko.

Juanma Hernandez Agudo

Ekologistak Martxan - Iruñea