2011/11/07

Lizarrako XII. Azaro Ekologikoa

Azaro Ekologikoaren XII. aldia heldu da. Ura, Energia eta Arduren krisialdia izango dira aurten jorratuko ditugun gaiak. Jasangarritasunera eraman behar gaituen giza eredu berria sortzeko, hausnarketa jardunaldi batzuetara gonbidatzen zaituztegu. Espezie, gizakia barne, eta ekosistemen arteko orekarantz bideratua. Krisialdi ekologiko globala, planetaren pertsonei desberdinki eragiten dio, lortuko dugu hortik irtetea gure elkarbizitza hobetzean. Gure ama lurra defendatzeko dugun aukera bakarra, amai gabeko ekoizpen, baliabide iturri agorrezin eta hondarren estolda-zuloa bezala ulertzen dutenetik aldentzea izango da. Planetaren muga fisikoak igarriz eta gizartearen etorkizuna ekosistema naturaletik bereiztezina dela onartuz, naturarekin harmonian dagoen gizateri doi batera helduz.

Bideratu beharreko aldaketetara gonbidatzen zaitugu jardunaldi hauen bidez. Hezkuntzaren abiapuntutik, ”Cambiando las gafas con las que vemos el mundo para cambiar las manos con las que lo hacemos”. Giza ekintzaren bidez auzolanean sinetsiz, gizartean betidanik errotua dugun aukera kulturala. Gure lurren paisaia degradatzen duten azpiegituren kontra agertu diren auzokideen borroken alde; astiro moldatuz joan den sentimendu, izaera, kultura eta paisaia aldarrikatuz. Dignitatearen defentsa lurrarekiko atxikimenduan hasten dela erakusten digutelako, lurreko indigenen borrokekin elkartasuna erakutsiz. Espekulatzaile energetikoen hipokrisia biluztuz, negozioaren iturria besterik ez dutelako ikusten lurraren sustapenean. Bizi martxan, miragarriak bihurtzen dituzten gure ibaien ur emariak eta iturriak ezagutuz edo ekologiaren jaia ospatuz. Eta batez ere, ekofeminismotik, “tejiendo la vida en verde y violeta”, orainaldia hausnartuz etorkizuna eraikitzeko, ingurugiro krisia arduren krisiarekin erlazionatuz eta ardurak, borroka sozialen ardatza bezala aldarrikatuz.

Anima eta hurbildu zaitez Lizarrerriko Ekologistak Martxanekoek aurkeztu nahi dizugun ekologismo sozialera.

Ekologia eta osasuna!!



XII. AZARO EKOLOGIKOA

Asteazkena 9
(20:00etan) Gure Hizkuntza Elkartean
"Auzolanaren kultura" liburuaren aurkezpena Jasone Mitxeltorenarekin

Igandea 13
(19:30etan) Lizarrako Gaztetxean
Zine txiroa: "Apaga y vámonos" dokumentala. Begi Bistanen eskutik.
Maputxeak Endesaren kontrako burrukan oinarritua.

Osteguna 19
(19:30etan) Gazteriaren Etxean
Hitzaldia: "Crisis económica, crisis ecológica, crisis de los cuidados".
Yayo Herrerorekin, Ecologistas en Acción-eko estatuko koordinatzailea.

Asteazkena 23
(19:30etan) Lizarrako Gaztetxean
Hitzaldia: ¿Cómo funciona el mercado de la energía?
Eneko del Amoren eskutik, Nafarroako lurralde eta Inguruneko behatokitik.

Ostirala 25
(19:30etan) Lizarrako liburutegian
"Cambiar las gafas para mirar el mundo" liburuaren aurkezpena
Nerea Ramírez y José Carlos Puentes idazleekin Ecologistas en Acción-eko hezkuntza ataletik.

Larunbata 26
10:00etan Bizi kritikoa "Egaren igoera eta Antzingo ur emarien bisitaldia”
12:00etan Lokizeko ur emarien agorketaren inguruko salaketa soziala. Hamaiketakoa errekan.
19:00etan La Botan, argazki emanaldia: "Lizarraldeko ekologista martxanekoen parte hartzea 2011ko Ebroko martxan" + Askaria.
23:00-2:00 "Belastegi DF"n
Jai ekologista eta aldartetsua.
Eneko Sistemaren eskutik # Cumbia/Dbstp/Ragga/dnb DJ-Set

No hay comentarios:

Publicar un comentario