Baina Nafarroako Gobernuak hortxe
dauzka 140.000 tona bere Hondakin Planean (HKNPI) eta ez du erraustea ez den
beste irtenbiderik aurreikusi. Horretarako, FCCren Olaztiko zementu-fabrikarekin
hitzarmena sinatu du, bertako instalazioetan hondakinak erraustea sustatzea
xede duelarik eta Nafarroatik kanpoko lurraldeetako hondakinak erretzea ere
baztertu gabe, Arabakoak adibidez. Arabako Hondakin Planak, lurralde horretan
hondakinak erretzea debekatu eta berrerabiltzean eta konpostatzean
oinarritutako hondakin kudeaketa ereduen aldeko apustua egiten du.
Eta bitartean Nafarroako Gobernuak, orain arte sekula erabili ez den prozeduraz baliatuz eta multinazionalaren negozio zikinaren mesedetan, udal autonomia eta inguruko eskualdeetako udalen borondatea gupidarik gabe zanpatu du, UPrS-a (Udalaz gaindiko Proiektu Sektoriala) onartuz eta zementu-fabrikan burutu beharreko lanak interes orokorrekoak deklaratuz, horrela instalazio horietan hondakinak erre ahal izateko. Eta horren guztiaren ondorioz, denon artean galarazten ez badugu behintzat, zementu-fabrika hori Nafarroa osoko minbizi ekoizle handiena bihurtuko da.

Ehunka ikerketa medikuk eta
zientifikok berretsi dute errausketa prozesuan isurtzen diren kutsatzaileekin
lotuta dauden minbizi ugari hartzeko arriskua biderkatu egiten dela faktoria
hiltzaile hauen ondoan, eta haurrak direla ondorio latzenak jasaten dituztenak.
Arazoa aldamenekoaren etxean dagoenean, ezin gara beste aldera begira geratu. Hori ez du inork nahi eta badira errausketarik gabe hondakinak kudeatzeko beste eredu batzuk, lanpostuak sortuko lituzketenak gainera, Portlandek aldiz, errausketa gehiago eta langileen kaleratze gehiago besterik proposatzen ez duen bitartean.

Nafarroako herritar guztiei, erakundeei, alderdi politikoei eta sindikatuei, zer-nolako basakeria den hau ohartzeko eskatzen diegu. Eta horrelako egoera beste inori inon ez egokitzeko gure nahiarekin batera, zera eskatu nahi dizuegu: zuen buruak hondakinak zuen etxe ondoan erretzerik nahi ez duzuela esaten badizue, zuen bihotzak besteen etxe ondoan erretzea ere nahi ez duzuela esan diezazuela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario