2013/02/24

7. EkoZinemaldia 2013






EKOZINEMALDIA 2013


  • Zor ekologikoari buruzko munduko film aukeraketa.
  • Ekologistak Martxan-ek antolatuta beste hainbeste talde eta erakundeen laguntzaz:

Ekopol (Ekonomia ekologikoa - Ekologia Politikoa), Eguzki bideoak, Usurbil, Udondo (Leioa) eta Lizarrako Gaztetxeak, Oreretako Mikelazulo elkartea, Muskizeko Coke Ez - Coordinadora anti-coke, Basauriko Sagarrak, Dorretxe eta Kultur Basauri, Barakaldoko Eko-Baraka, Iruñeako Zabaldi, Lizarrako Peña La Bota eta BegiBistan, eta Tolosako Udala eta ZineKluba.

  • 13 herri eta hirietan ospatuko da aurten:


Barakaldo - Basauri - Bilbo - Irun - Iruñea- Lasarte-Oria - Leioa - Lizarra - Muskiz - Orereta - Tolosa - Trapaga - Usurbil
  • 10 filmak baina gehiago erakutsiko dira (8 luzemetrai eta 2 laburmetrai)
  • Zenbait herri eta kontinenteko ekoizpenak eta isladak:
Brasil – Ekuador – Estatu Batuak - Peru – Bolivia – India - Indonesia – Polinesia - Somalia – Seychelleak – Zeelanda Berria  - Euskal Herria - Frantziar estatua 

  • Zenbait jarduera ekonomiko (gain-arrantza, meatzaritza, petrolio eta gas ustiapena, nekazal erregaiak, urtegiak, hondakin kudeaketa, kimikoen ekoizpena, etab.) eta bere ondorioen egoera eta arazo desberdinak erakusten bai ingurumenean eta bai gizartean (kutsadura, klima aldaketa, oihan suntsipena, bioaniztasunaren murrizpena, etabar)... eta bereziki gure bizimodu eta ekonomiari dagokiena.
- - - - -
  • Una selección de películas internacionales sobre deuda ecológica.
  • Organizado por Ekologistak Martxan con la ayuda de tantos colectivos y organizaciones:
Ekopol (Ekonomia ekologikoa - Ekologia Politikoa); Eguzki Bideoak; los gaztetxes de Usurbil, Udondo (Leioa) y Lizarra; Mikelazulo Elkartea de Orereta; Coke Ez - Coordinadora anti-coke de Muskiz; Sagarrak; Dorretxe eta Kultur Basauri de Basauri; Eko-Baraka de Barakaldo; Zabaldi de Iruñea-Pamplona; Peña La Bota y BegiBistan de Lizarra-Estella; y el Ayuntamiento y Cine Club de Tolosa.
  • Se celebrará en 13 pueblos y ciudades:
Barakaldo - Basauri - Bilbo - Irun - Iruñea/Pamplona - Lasarte/Oria - Leioa - Lizarra/Estella - Muskiz - Orereta/Errenteria - Tolosa - Trapaga - Usurbil.
  • Se mostrarán más de 10 películas (8 largometrajes y 2 cortometrajes).

  • Reflejos y producciones de muchos países y conteinentes:
Brasil – Ecuador – Estados Unidos - Perú – Bolivia – India - Indonesia – Polinesia - Somalia – Seychelles – Nueva Zelanda - Euskal Herria - Estado francés
  • Mostrando distintas actividades económicas (sobrepesca, minería, extración petrolera, agrocombustibles, embalses, gestión de resíduos, producción de químicos), y los problemas y situaciones ocasionados por estos tanto ambiental como socialmente (polución, calentamiento global, deforestación, desaparición de biodiversidad, etc), y especialmente en lo que respecta a nuestra forma de vida y economía.



7. EkoZinemaldia

Zazpigarren Ekozinemaldia, zinema eta zor ekologikoaren zinemaldia. Aurten, lehen aspektu nabarmengarria da “krisi” deitu zutena sakondu egin dela (hain zuzen, ustelkeria politiko eta ekonomiko sakoneko kasu berri baten berri izaten ari garenean). Hemen toka dakigukeena (langabezia, murrizketak, pribatizazioa, etab.) ez ezik, gure diskurtsoetan oraindik eragiten ez duten beste batzuk ere aipatu nahi ditugu. Izan ere, krisia ez da soilik hemen pairatzen dugun zerbait; sistema osoari dagokio, eta handiagoa da beste leku batzuetan, bere jarraitutasunagatik eta ondorioengatik. Bitartean, gure ekonomia beste batzuen mende dago (edo gehiago), eta ohartzen ez garen ingurumen eta gizarte ondorioen erantzule da. Hemen bizitzen ari garen egoera bera beste herrialde batzuetan bizi izan zuten lehenago, konponbide eta emaitza berberak izanda (kasualitatez, aurten ere ikusi dugu prozesu haietan pribatizaturiko enpresak bakoitzari dagokion estatuak berreskuratu dituztela (YPF Argentinan, Iberdrolaren enpresa elektrikoak Bolivian)). Hala, erauzketa jardueraren muga luzatzen ari da, bere ingurumen eta gizarte ondorioekin batera. Eta, era berean, erreakzioa, erresistentzia eta antolaketa, hemen hautaturiko dokumentalek ondo islatzen duten bezala.

Baina egitate deigarria da transnazional handiek, krisi bete-betean, beraien etekinak eta boterea areagotzen jarraitzen dutela. Hemen, ezin ditugu estatuko eta euskal enpresak ahaztu, esan bezala aurreko aldian Latinoamerikara eta beste herrialde batzuetara hedatu zirenak. Euren espantsionismoarekin jarraitzen dute, etekinaren erdia baino gehiago herrialde horietatik eskuratuta (BBVA, Iberdrola). Iberdrolaren kasuan, munduan eragin handien eta erresistentzia gehien eragin duten proiektuetako batean parte hartzera eraman du: Belo Monteko urtegia Brasilgo Amazonasen. Badira 23 urte eraikitzen saiatzen ari direla, Raoni buruzagiaren garaitik. Berau eta beste batzuk elkarrizketatu dira "Belo Monte, anuncio de una guerra" filmean, kasu honen inguruko ikuspegi zabal eskainita. Ohorea da guretzat film hau gurekin izatea urtegirako eta zentral hidroelektrikorako (eta beharrezko azpiegitura guztirako) obrak hasi diren une honetan, erresistentzia eta errepresioa areagotuta. Lehen aldiz ikusiko da film hau hemen, izan ere, horretarako itzuli da gaztelerara duela gutxi (eta, ziurrenik, horregatik ez da ikusi Latinoamerikako beste herrialde batzuetan).

Era berean, "Del viento al azul" eta "Los Naua, 20 años después" film katalanak ekarriko ditugu. Biek dakarkigute Ekuador eta Peruko egoera, eta petrolio mugaren aurrerapena Amazonasen "Los Naua, 20 años después" filmaren kasuan. Izenburuak dioen bezala, herri honen egoera erakusten du transnazionalak, besteak beste, Repsol YPF, haiekin harremanetan jarri eta hogei urtera. Herri hau Peruko gas proiekturik handiena, BBVAk ere finantzatua, ezarri den eremuan bizi da. Huaoranien egoera euskal zor ekologikoa lantzen daramagun urte hauetan guztietan salatu eta zabaldu dugu. Pere Hermsek petrolio enpresak sartzearekin loturiko narriadura erakusten duen dokumentu baliotsua eskainiko digu. Gainera, oso modu pertsonal eta intimistan egindako film honek Boliviako meatzaritzarekin erlazionaturiko arazoei ere heltzen die.

Beste ikuspuntu batetik, baina gure "Euskal Herria: La deuda oculta /Ezkutuko Zorra" filmak (gazteleraz zein euskaraz eskainiko da) ere, besteak beste, Boliviako meatzaritzarekin loturiko arazoari eta gure eztainu inportazioari heltzen die. Hau gure laugarren filma da, oraingoan Ekopolekin (Ekonomia Politikoa) batera egina, eta zor ekologikoaren inguruko gure salaketarekin jarraituta oraingo honetan alde batera utzi dugu (ez guztiz) alderdirik energetikoena, gure ekonomiaren beste aspektu batzuez aritzeko, lehen esandako eztainuaz edo arrantzaz, kasu. Eztainua inportatzen da ardo botilak kapsulekin zigilatzeko jarduera hutsalerako. Beste arazo bat, energetikoa ere badena baina elikadura eta nekazaritzarenarekin nahasten dena, palmondo afrikarraren laborantzarena da, azken urteotan munduko leku askotan (Honduras, Kolonbia, Malaysia edo Indonesian) bultzatu dena biodiesela ekoizteko. Indonesiatik etorri zen 2010ean Euskal Herrira inportaturiko olio honen %96 (35.000 tona). Laborantza honen hedapena eragin izugarria izaten ari da ingurumenari zein pertsonei dagokienez. Indiako Ozeanoko uretan gehiegizko arrantzaren eta euskal jardueraren eragina (antxoa arrantzaren murrizketa, etab.) pil-pilean egon da azaletik zenbait krisirekin lotuta egon delako (arrantza-ontzien bahiketa), baina oraindik ez zaio merezi duen arreta jartzen. Espainiako estatuan, Indiako Ozeanoan garatzen den jarduerak 180 milioi euroko etekina eragiten du, 450 milioi izanda jarduera transformatzaileari erreparatuz gero. Arrantzaturiko atunaren %68 handik etortzen da. Arrantza horrek, arraste bidez, beste espezie askoren arrantza eta heriotza dakartza, ingurumen eta gizarte ondorio larriak eraginda.

Somalia bezalako lekuetan filmatzeko zailtasunak herrialde horren egoera dakarkigun beste dokumental batekin (“Tóxica Somalia”) arindu ditugu. Gehiegizko arrantzak ez ezik, hondakin oso toxikoen isurketak ere eragina izan du herrialde horretan (oraindik hondakinon konposizioa ezagutu barik: kimikoa, nuklearra). Egoera hori etengabe salatzen ditugun industriekin (kimikoa, nuklearra) loturikoa baino ez da, haien hondakinak prozesa ezinak direlako.

Yes Men bikotearen azken lana ere gurekin izango dugu. Bikoteak harrituta utzi gintuen duela urte batzuk transnazionaletan infiltratzeko bere aktibismo eta dokumental nahasketa zela eta. Dokumental berri honetan (Eguzki Bideoakek banatua), Bhopaleko istripuari heldu diote berriro horren arduraduna, alegia, Down Chemical transnazionala, beste behin salatzeko. Yes Menen proposamenak irudimena eta umore dosi bat dakarzkigu.

Iazko gertakizunen artean gogorarazi nahi dugu zer nolako porrota izan zen Rioko Goi-bileraren berredizioa porrotik gabeko 20 urte ondoren. Horretarako, Tolosan hori hizpide egindako film laburra ekarri dugu: “Berandu baino lehen” (“Antes que sea tarde”). Euskarazko beste aukera bat, beste herrialde batzuetan eragindako ondorioak ez ezik, hemengoak ere aipatzen dituena.

Jasaten ditugun ingurumen arazo ugarien artean, oraingo honetan Sakanan bizitzen ari dena ekarriko dugu, Olaztiko zementuen lantegian hondakinak erretzeko proposamena dela eta. “Etorkizuna errastuz-Incinerando el futuro” filmak une honetako gatazka bizienetako bat dakarkigu (hondakinen kudeaketa, errausketa), aipatu Krisi horrekin ere bat datorrena (baliabideak, gehiegizko ekoizpena, kontsumoa, hondakinak).

Horren ingurukoa da "END CIV" (zibilizazioaren amaiera) ere, aurreko beste kasu batzuetan bezala zibilizazioaren amaiera planteatzen duena, baliabideak agortzearen ondorioz.

Beste behin zinemaldi oparoa, proposamen asko eta onak bilduta, apur bat hobeto ulertzeko gertatzen dena, gure lekua egoera honetan/hauetan eta zer edo zer egiteko aukerak.

Eta, beste behin, lan handiak eta interes ekonomiko eza euren egileen aldetik; interes handia, ordea, kasu eta lan hauek ezagut daitezen. Ekozinemaldian ez dugu saririk ematen, denek merezi dute eta. Eskerrik asko zuen ahalegin eta ekarpenagatik.

Sortzen jarraitzen dugu. Proiektatzen jarraitzen dugu. Ikusten jarraitzen dugu. Martxan jarraitzen dugu! 

- - - - - - - - - -


7º EkoZinemaldia


Séptima edición del Ekozinemaldia, el festival de cine y deuda ecológica. Este año el principal aspecto resañable es que esto que llamaron "crisis" se ha profundizado (justo cuando presenciamos un nuevo caso de profunda corrupción política y económica). Y no nos referimos sólo a lo que nos puede tocar aquí (paro, recortes, privatización, etc) sino a otros que siguen sin incidir en nuestros discursos. Porque la crisis no es sólo algo que padecemos aquí sino que corresponde al sistema en su totalidad y es más acentuada en otros lugares, por su continuidad y por sus efectos. La misma situación ya se vivió en otros países antes con las mismas soluciones y los mismos resultados (casualidad, este año vimos también como empresas que se privatizaron en aquellos procesos eran recuperadas por sus respectivos estados (YPF en Argentina, empresas eléctrivas de Iberdrola en Bolivia)). Así la frontera extractiva se prolonga y con ella sus impactos ambientales y sociales. Y con ella la reacción, las resistencia y la organización como bien nos reflejan los documentales aquí seleccionados.

Pero un hecho llamativo es que las grandes transnacionales, en plena crisis siguen aumentando sus beneficios y su poder. Aquí no nos podemos olvidar de las empresas vascas y estatales, que como decíamos, en el anterior periodo se expandieron por Larino América y otros países. Su expansionismo continúa proveniendo de allá más de la mitad de su beneficio (BBVA, Iberdrola). En el caso de Iberdrola le ha llevado a participar en uno de los proyectos de mayor impacto y más resistidos del mundo: el embalse de Belo Monte en la Amazonía brasileña. No en vano ya son 23 los años que llevan intentando construirla, cuando el jefe Raoni (también entrevistado) se hiciera famoso. La película "Belo Monte, anuncio de una guerra" nos trae ese caso, documentado y con muchas entrevistas para darnos una visión general del caso. Es nuestro honor contar con esta película  en un momento en que las obras para el embalse y la central hidroeléctrica (y toda la infraestructura necesaria) ya han comenzado y con ella se ha recrudecido la resistencia y la represión. Esta es la primera vez que esta película se visiona aquí, pues se acaba de traducir al catellano (y seguramente que tampoco se ha visto por ello en otros países de Latinoamerica). 

De la misma forma contamos con las películas de participación catalana "Del viento al azul" y "Los Naua, 20 años después". Ambas nos traen la situación en Ecuador y Perú y el avance de la frontera petrolera en el Amazonas. En el caso de "Los Naua, 20 años después", como el título indica, nos ofrece la situación de este pueblo tras veinte años de ser contactados por las transnacionales, entre ellas Repsol YPF. Este pueblo habita en la zona donde se ha implantado el mayor proyecto gasista de Perú, financiado también por BBVA. La situación de los Huaorani la hemos venido denunciando y difundiendo durante todos estos años que llevamos trabajando la deuda ecológica vasca. Pere Herms nos trae un valioso  documento que muestra la degradación asociada a la entrada de las petroleras. Además, esta película realizada desde una forma muy personal e intimista, aborda también los problemas de la minería en Bolivia.

Desde otro punto de vista, pero nuestra película "Euskal Herria: La deuda oculta /Ezkutuko Zorra" (se proyectará tanto en castellano como en euskera) también aborda entre otros el problema asociado con minería en Bolivia y nuestra importación de estaño. Esta es nuestra cuarta producción, esta vez junto a Ekopol (Ekonomia Politika), y en la que continuando con nuestra denuncia de la deuda ecológica, abandonamos ahora (no del todo) el lado más enérgetico para adentrarnos en otros aspectos de nuestra economía como el del estaño que comentábamos o el de la pesca. El estaño se importa para la vanal actividad de sellar las botellas de vino con cápsulas. La otra problemática que es también enérgetica pero que se mezcla con la alimentaria y agrícola es el del cultivo de la palma africana potenciada en los últimos años en muchas partes del mundo (Honduras, Colombia, Malasia o Indonesia) para la elaboración de biodiesel. De Indonesia procedió el 96% de este aceite importado a Euskal Herria en el 2010 (35.000 toneladas). La expansión de este cultivo está teniendo un impacto terrible tanto en el plano ambiental como en el humano. El impacto de la sobrepesca (reducción de pesca de anchoa, etc) y la actividad vasca en las aguas del Indico ha sido actualidad un poco por encima al ir asociado a algunas crisis (secuestro de pesqueros) pero sigue sin cobrar la atención que merece. En el estado español la actividad en el Ïndico supone 180 millones de euros de negocio, que suman 450 millones cuando hablamos de la actividad transformadora. El 68 % del atún pescado proviene de allá. Su pesca, mediante el arrastre supone la pesca y muerte de muchas otras especies con un impacto ambiental y social muy grave. 

Las dificultades de filmar en lugares como Somalia, las paliamos con otro documental que nos trae la situación de ese país. Además de la sobre pesca, otro problema ha afectado a ese país como es el del vertido de deshechos muy tóxicos (sin conocerse aún su composición: químico, nuclear). Esta situación no es otra que la asociada a industrias que denunciamos continuamente (químico, nuclear) cuyos deshechos son imposibles de procesar.

También incluimos lo último de los Yes Me, el dúo que sorprendieron hace unos años por su mezcla de activismo y documental para infiltrarse en las transnacionales. En este nuevo documental (distribuido por Eguzki Bideoak) recuperan el accidente de Bhopal para denunciar de nuevo a su responsable, la transnacional química Down Chemical. Su propuesta nos trae imaginación y también una dosis de humor.

Dentro de los acontecimientos del año pasado queremos recordar el gran fracaso que supuso la re-edición de la Cumbre de Río tras 20 años de no fracaso. Para ello incluimos un corto hecho con este motivo en Tolosa. Otra opción en euskera que no sólo hace referencia a impactos en otros países sino también a los de aquí.

Entre los muchos conflictos ambientales que sufrimos, en esta edición traemos el que se vive en Sakana con la propuesta de quema de resíduos en la fábrica de cementos de Olazti. Esta película represeanta uno de los conflictos más vivos del momento (resíduos) que se corresponde también con la crisis (recursos, sobreproducción, consumo, resíduos).

Sobre ello también versa "END CIV" (el fin de la civilización) que plantea el fin de la civilización como en otros casos anteriores, como resultado del fin de recursos.

Nuevamente, un festival completo, con muy buenas y diversas propuestas para entender un poco mejor que ocurre, nuestro lugar en esta situación(es) y las posibilidades de hacer algo.

Y nuevamente, grandes trabajos y desinterés económico por parte de sus autores y mucho interés porque estos casos y sus trabajos se conozcan. En Ekozinemaldia no damos premios, porque todos ellos los merecen. Eskerrik asko por vuestro esfuerzo y contribución. Seguimos en la lucha.



No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada