2013/04/12

400 KiloWoltio - 400 segundu

REE S.A.-k Nafarroako Dikaztelu eta Gipuzkoako Ezkio-Itsaso bitartean proiektatu duen 400 KWko goi tentsioko linearen aurkako Plataformak, idatzi honen bidez apirilaren 13an, larunbatean, Iruñeko Gaztelu Plazan egingo den ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi zaitu.

“400 KiloWoltios, 400 segundos” izenburupean, ekitaldi honek, iraungo duen zazpi ordutan zehar, kaltetutako zonaldeen eta eragile sozial eta sindikalen arteko topaleku bihurtu nahi du eta herritar ororentzat informazio puntu. Bertan goi tentsioko lineak osasunean, lurraldean eta ekonomian izan dituen eraginaren inguruko mahai inguruak izango dira eta aldi berean festa ekitaldiak ere izango dira.


Plataforma honek, proiektua bertan behera uztea eskatzen duten 215 Udal eta Kontzejuren atxikimendua du eta aldi berean osasun, kultura, hezkuntza eta kirol arloan egiten duten lanarengatik ezagunak diren bostehun gizarte eragileren babesa dute, Altsasuko Deklarazioa sinatu zuten eta bertan “goi tentsioko linea bezalako proiektuen aurrean, gure herriaren etorkizunarekiko konpromisoa eta bertan duintasunez bizitzeko eskubidea” aldarrikatu zen.

Zentzu honetan, gonbidapen honek, problematika honen berri eman nahi die kolektibo desberdinei eta aldi berean, zuen babesa jaso, orain arte jasotako atxikimenduekin bat eginez. Horretarako kolektibo bakoitzeko ordezkaritzari, proiektua atzera botatzeko gure aldarrikapenaren alderdi garrantzitsuenak jasotzen dituen dossierra emango zaio. Horretarako espazio propioa egongo da eta bertan ongi etorriak izango zarete, ekitaldia iraungo duen edozein unetan. Ekitaldia 10:30etik 17:30era arte luzatuko da eta ekitaldi nagusia 12:00etatik 13:00etara izango da.

AUTOPISTA ELEKTRIKORIK EZ
PLATAFORMA 
NO LÍNEA ALTA TENSIÓN

No hay comentarios:

Publicar un comentario