2013/04/16

Agroindustriak gaixotzen gaitu! Osasun burujabe baterantz


Aste honetan,
jardunaldiekin jarraituko dugu.


Gaur, apiralaren 16an, asteartean, Zabaldin arratsaldeko 19:30ean, "Elikatzearen-ozoitzearen- arrisku neoliberala" hitzaldia izanen dugu, Gustavo Duchen eskutik (Elikadura Burujabetza, Biodibertsitate eta Kulturak aldizkariko koordinadorea).

Bihar, apirilaren 17an, Landa Eremuko Borroken Egunean, La Hormiga Atomica liburudendan, arratsaldeko 19:30ean bi liburuen aurkezpena izanen dugu. Alde batetik, "Sin lavarse las manos. Cuentos para antes de comer" ipuin errebindikatiboak aurkeztuko dizkigu bere autorea Gustavo Duchek, eta bestetik, La Fertilidad de la Tierra-eko Rosa Barasoainek Vandana Shivaren "Victorias de una india contra el expolio de la biodiversidad" liburua aurkeztuko du. Musika ere izanen dugu aurkezpen honetan, tarte gozagarri eta errebindikatibo bat igarotzeko asmoz.

Apirilaren 18an, Zabaldiko Kalaska gunearen Zine Pobrean, 19:30ean, "El Plat o la vida" filmea eskainiko da eta horren ostean Elikadura Burujabetza Sarearekin solasaldia izanen dugu.

Bukatzeko apirilaren 19an, ostiralean, osasunaren autogestioaren aukeren inguruan eztabaidatzeko espazio bat sortuko dugu (18:30), eta horrekin batera gure zentzumenak pizteko tailerra eginen dugu. (19:30). Hau guztia Zabaldin.

Zuen esperoan gaude!


No hay comentarios:

Publicar un comentario