Hala ere, Nafar gobernua tematuta dago Castejon eta Arrizabalagaren arteko zatia eraikitzeko
Apirilaren 8an, Yolanda Barcina
eta Ana Pastor Sustapen ministroa Madrilen buruturiko bileraren ondoren,
Nafarroako Gobernua eta Sustapen ministerioak
prentsaurreko bat eskeini zuten. Prentsaurrekoaren idazkian, Nafar gobernuak
Sustapen ministerioarekin hitzarmen ekonomiko duen zati bakarraren
eraikuntzaren jarraipena berresten zuen, alegia, Castejon eta Arrizabalaga
artekoa, Alesbes-Erriberri eta Erriberri-Tafalla azpizatien erakusketa
publikoko prozedura iragartzen zuelarik.
Aldiberean, aipaturiko idazkian
honako hau esaten zuten: Trazaketa berri hau (Castejon-Arrizabalaga) trenbide
sarearekin lotuko da, aldi baterako lehen fasean, egungo trenbidea ahal den
gehien erabiliz, eta nazioarteko zabaleradun trenak ibili ahal izateko, UIC
zabalera-bateragarri eginez.
Horrek Nafarroari aukera emanen
dio Europaz gaindiko trenbide sarean sartzeko, karga hausturarik gabe?. Hitz jario
tekniko-politikoa hau itzultzen saiatu gara, komunikatu honek dioena zabalduz
eta adituekin kontrastatuz. Itzulpena askoz errezagoa da: ustezko Zaragoza eta
Castejon arteko abiadura handiko trazaketa berria ez da burutuko. Bidenabar,
Iruñea eta Euskal Y grekoarekiko abiadura handiko konexioa ez da eraikiko.
EAErekiko lotunea Gasteizen
izanen litzateke eta ez Ezkio-Itsason, aurreikusita zegoen bezala. Zaragoza eta
Euskal Y grekoaren artean eraiki nahi den abiadura handiko tarte bakarra
Castejon-Arrizabalagakoa litzateke. Nafar Gobernua eta Sustapen ministerioak
finantziazio ituna sinatu zuten bakarra, 2010ean. Miguel Sanz, Alvaro Miranda
eta Pepe Blancok izenpetu zuten hitzarmen hori, egun, ustelkeria kasuetan
hiruak auzipetuta.
Gauzak horrela, egungo trenbide
sarea mantendu nahi dute, iberiar zabaleran, eta etorkizunean, europako
zabalera (UIC) ahalbidetzen duen hirugarren erraila gehitu asmoz daude.
Moldaketa honek 2 milioi kilometroko balio du bakarrik. Hala ere, Castejon eta
Arrizabalaga artean, trazaketa berri bat eraikitzen segitzen dute, abiadura
handikoa. Kasu honetan, lurraldean eragiten duen txikizio itzelaz gain,
kilometroko 11 - 15 milioi kostatzen du, lur zolaren araberakoa.
Nafar gobernuaren partetik
proiektu honen defentsa aurreikusten
ahal dugu. Izan ere, aipaturiko komunikatuan honela esaten dute: trazaketa berri
hau egungo trenbide sareari lotuko zaio iberiar zabaleran, bakar bakarrik aldi
baterako lehen fasean. Kea saldu nahian dabiltza. Konexio honetako trazaketa
berriek porrot egin dute. Sustapen ministerioak 50.000 milioiko zorra du eta
Nafar gobernua, arpilaketaren ondoren, ez dabil askoz hobe.
Shakespearek honako
hau zioen: Nafarroak mundua harrituko du. Gaur egun hori zaila da baina
Nafar gobernua guttienez saiatu, saiatu egiten da: munduko AHT trazaketa motz
eta zentzugabeena egiten ahaleginduko da. 60 km.ko porlanezko orbaina, ipar
zein hegoan egungo trenbidearekin lotuko litzatekeena, agian hirugarren errailez
hornitua.Uharte bat Zaragoza eta EAEren artekoa.
Itoizko urtegia, Nafarroako
ubidea, Urantziako zirkuitoa, Noaingo aeroportuaren zabaltzea edota Reyno
Arenarengatik ezer ikasi izan ez bagenu, agian isildu beharko genuke. Baina,
orain dakigunarekin, Nafar gobernuari galdetu beharko genioke zergatik segitzen
du temati Castejon eta Arrizabalaga arteko AHTko trazaketa berria eraikitzen.
Zertarako? Zer mesederen truk? Eraikuntza sektore indartsu eta neurrigabeko
norekin dago zorretan? Horri guztiari gehitu behar zaio Etxabakoitzen egin nahi
duten geltoki berria eta berarekin batera martxan dagoen urbanizazio berriaren eraikuntzaren
egitasmoa. Afera hau, gainera, Nafar gobernuko Garraio sailburua den Luis
Zarralukik gogo handiz eta sutsuki bere gain hartu du. Proiektu honetan dena
iluna izan da, baina maiz esaten denez, kaka beti ur azalera atera ohi da.
Horrenbestez, AHT Gelditu!
Elkarlanak Nafarroako AHTren lanak eta proiektua gelditzea eskatzen du, EAEn
Euskal Y grekoaren lanen gelditzea eskatzen duen bezalaxe. Egoera honetan,
makroazpiegitura hauek are arrazoigabe, bideraezin eta jasangaitzagoak dira.
Hori dela eta, Euskal Herriko AHTren proiektu osoaren erabateko gelditzea
lortzeko borrokan segitzeko deia egiten dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario