AHTren obrak Villafrancan |
Sustrai Erakuntza Fundazioak uste du Nafarroan jada
errealitatea dela abiadura handiko tren korridore berria eraikitzeko
proiektuaren aldaketa (AHT, EBT, EAH, izen guztiak sinonimoak dira). Aste honetan
Aralarko parlamentari Txentxo Jimenezek aurreratu du,
eta Nafarroako Gobernuari eskatu dio AHTaren obrak bertan behera uzteko, mahai gainean
utzi baititu Sustapen Ministerioak Nafarroako abiadura handiko korridorearen
aldaketa sakonei buruz dituen zalantzak.
2011n Sustrai Erakuntzak txostena plazaratu zuen Nafarroako abiadura handiko trenaren loturak izan dezakeen errentagarritasun sozialari buruz. Euskal Herriko Unibertsitateko Alejo Etchart, Roberto Bermejok eta David Hoyosek egin zuten. Txosten horretan azaltzen zen hainbat aste lehenago Europako Batzordeak erabaki zuela Nafarroa Kantauriar-Mediterranear korridorean barneratzea, Sustapen Ministerioak hala eskatuta. Horrek erran nahi du egungo trenbidean hirugarren errail bat jartzen dela, salgaientzako Europak ezarritako zabalerarekin bat egiteko (bidaiarientzat ere egokia da). Beraz, egungo trenbidea moldatzen da Europak ezarritako zabalerara egokitzeko, gaur egun Hueskan eta Gironan egiten duten bezala.

Aldi berean, Sustapen Ministerioak eutsi dio, orain arte,
Zaragoza eta Euskal Y-aren arteko zatian trenbide berria eraikitzeko asmoari.
Sare bikoitz hori gauzatzeak, bat abiadura handiarentzat bakarrik eta bertzea zehazki
salgaientzat, azpiegituretan gehiago gastatzea ekarriko luke; errentagarritasunak,
gainera, behera eginen luke, bai eta linea bakoitzaren erabilerak ere. Beraz,
aurreikusitako 4.000 milioi euroko inbertsioa ez da ustezko garraio arazoak
konpontzeko modu eraginkorra; zentzugabekeria hutsa da. Antza denez,
proiektuaren bultzatzaileak horretaz konturatzen ari dira, eta orain hasten
dira erabilera anitzeko trenbidearen aldeko urratsak egiten, neurri batean.
Nola?
Sustapen Ministerioak berak onartu du, jendaurrean, Nafarroako Gobernuarekin batera 2013ko apirilaren 8an plazaratu zuen prentsa oharrean, Sustapen ministro Ana Pastorren eta Nafarroako presidente Yolanda Barcinaren arteko bilera eta gero.

Ohar horretan iragartzen zen trenbide berri baten eraikuntza Alesbes eta Tafalla artean, Kastejonen eta Alesbesen hasitako abiadura handiko trenaren obrei jarraipena emanez. Gakoa esaldi honetan dago: ¿Trenbidearen ibilbide berri honek sarearen gainerako zatiekin eginen du bat, egun dauden errailak ahalik eta gehien erabiliz, errail horiek nazioarteko zabalerarekin bat egiteko egokituz. Horrek erran nahi du Nafarroak bat egin ahal izanen duela Europako trenbide ardatzekin, karga hausturarik gabe?. Hau da, Erribera eta Erdialdearen artean plataforma berria eraiki nahi dute, egungo errailekiko gutxi gora-behera paralelo izanen dena (hau da, betiko AHT). Bide berri horiek egungoekin bat eginen dute, egungo horiek Europako zabalerara egokituz (ustez, hirugarren errailaren bidez), horri esker, Mediterraneoaren eta Europaren arteko salgaien trafikoa ahalbidetzeko Nafarroako korridorearen bidez, Europako Batzordeak 2011n erabaki zuen moduan.
Beraz, Sustraik uste du Sustapen Ministerioa eta Nafarroako Gobernua bere ekintzen bidez bertan behera uzten ari direla trenbide berriak eraikitzeko proiektua, Kastejondik harago, hegoaldetik, eta Tafallatik harago iparraldetik. Antza denez, haien asmoa da, oraindik ere, hainbertze aipatu duten Ezaugarri Behineneko Trenaren aldeko apustuari eustea, Europako zabalera ezarriz, Europak onartu eta ordaindu bezala. Hemendik aurrera, beraz, zabaltzen den eztabaida hauxe da: zertarako eta norentzat eraiki plataforma berri bat Kastejon eta Tafalla artean, egungoarekiko paralelo? Orain egokiagoa litzateke, hala ere, arazoaren errora jotzea eta galdera hau mahai gainean jartzea: zergatik insistitzen dute horretan? Gaindimentsionatutako eraikuntzaren sektoreari eusteko eta finantzatzeko? Zekenkeriagatik izanen da?...
Zekenkeria.
Fundación Sustrai Erakuntza
No hay comentarios:
Publicar un comentario