2011/12/03

Konzentrazioa: Errausketa ez da konponbidea

Errausketa hondakinak tratatzeko erarik arriskutusena eta jasangaitzena da. Larriki kaltetzen ditu gizakion osasuna eta ingurumena eta bere eraginpeko eremuen baliabideak suntsitzen ditu. 33.000 mediku eta zientzialarik, Europako Parlamentuaren aurrean aurkeztu duten manifestuan hondakinen errausketak gizakion osasunerako, animaliendako, landareendako, ur eta airearendako dakartzan arriskuez ohartarazten dute. Porlandegi-errauskailu batean hondakinak erraustea, dioxina eta furano hirugarren igortze iturri nagusia eta metal astun bigarren igortze iturri nagusia da, minbizi eragile nagusiak direnak eta zeinen aurrean ez dagoen esposizio babes maila segururik. Kutsatzaile hauek erraztasunez zabaltzen dira igorpen puntutik kilometro askora eta kontsumitzen ditugun produktu kutsatuen bidez (barazkiak, esnea, haragia, ura) gizakiongan pilatzen dira. Errausketaren aurrean hondakinak tratatzeko alternatibak badira, hondakinak gutxitzean, berreskuratzean eta birziklatzean oinarritzen direnak. Atez ateko bilketa emaitza ikusgarriak lortzen ari da, errausketaren premia bertan behera utziz.

Abenduak 4an
12:00-etan Baja Nabarra kalean
ESTELLA - LIZARRA

GURE LURRA ZAIN DEZAGUN!!

  
Ekologistak Martxan Lizarra - Lizarrako Gazte Asanblada

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario