2011/12/30

ZILBETI BIZIRIK! Gaurko elkarretaratzeko zenbait argazki

Zilbetin, Erdizen eta Aurizberrin egin nahi dituzten harrobien kontrako taldeek deituta, gaur, elkarretaratzea egin dute 30-40 pertsonek Zilbetin, balizko harrobiko pista zabaltzen ari diren tokian, pagoak mozten hasi diren tokian. Bertatik bertara salatu dute, beraz, Magna enpresa egiten ari den triskantza.

Elkarretaratzea bukatuta, lanen ondotik pasatu direlarik, lanak gelditu dituzte (makinen ondotik pasatu baitira), eta bertan lanean zirenei eta Magnako ordezkariei gonbit egin diete lanak bertan behera utz ditzaten, Europak babestutako ingurunea ari baitira txikitzen. Magnakoek Guardia Zibila deitu dute.

- Albistea Berria egunkarian
- La noticia en Diario de Noticias
- COMUNICADO ORGANIZACIONES ECOLOGISTAS (3 de enero) 
- CIBERACCIÓN en Actuable




1 comentario: