2012/09/06

2. Festaekintza Arantzadin

Irailaren 4an, asteartea, Arantzadiko obretako bulldozerrak herri baratzea suntsitu zuen azpikeriaz eta gauez. Gaur jakin dugu jarduera horri bide eman zion agindua Iruñeko Udaleko hirigintza zinegotziak eman zuela zuzenean. Poliziaren hedatze nabarmenak hamabitik gora atxiloketa eragin ditu egun hauetan. Poliziak gaur obrako buruarena ere egin du, alde batetik bestera lurrak -eta beraz baita meandroaren morfologia eta balio ekologikoa ere- aldatzen ari ziren langileak estutuz.

Arantzadi Auzolaneanek gertakari hauek salatu nahi ditu, hain aberatsa den gunearen balioa deuseztatzeko erabiltzen ari den diru publikoa justifikaezina delako. Poliziaren hedatzearen bidez Udalak erakutsi duen nagusikeria ere salatzen dugu.

Era berean, parte hartu nahi duten lagun guztioi gonbit egiten diegu irailaren 8ko Festaekintzara etor daitezen. Jai giroko egun horretan auzolanak bulldozerrak aste honetako asteartean txikitu zuen herri baratzea ernaberritzen jarraituko du. Halaber, herri poteratzea egingo da Garesko piperrak erabilita. Horretarako komenigarria izango litzateke norberak kristalezko poteak etxetik ekartzea. Bertako hainbat musika taldek, txalapartak, jotek eta euskal dantzek lanak girotuko dituzte.

Anima zaitez eta parte hartu! Arantzadiz gozatzen jarraitu eta esan diezaiogun Udalari zein den Arantzadin nahi dugun eredua!
 
 
ARANTZADI AUZOLANEAN
 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada