2012/09/22

Migrazio-bideak suntsitzen / Destrozando pasos migratorios

Gaur hasiko dira Hegaztien Jardunaldiak Auritzen, Nafar Gobernuaren laguntzarekin besteak beste; hegaztiak ezagutu, haien migrazioa ulertu eta Lindusko behatokira hurbiltzeko aitzakia aparta. Bien bitartean, Nafar Gobernuak Zilbetin eta Mendiaundin (Aurizberri) bi harrobi egitearen alde dago. Hori dela eta, horrelako jardunaldi "naturzaleak" antolatzea jarrera itxuratia eta hipokrita dela uste dugu, aldi berean penintsulako migrazio puntu garrantzitsuenetariko bat den lekutik gertu lurra leherrarazteko prest dagoelako. Are gehiago Zilbetiko harrobiak galtzeko arriskuan dagoen hegazti baten (okil gibelnabarra) aurka zuzen-zuzenean eragingo duenean. 

Alduide Koordinakundean ere hegaztiak ezagutu behar direla uste dugu, naturaren babeserako eta ingurugiroarekin orekan bizitzeko beste urrats bat gehiago delako. Baina Nafar Gobernuak jardunaldi hauek hegaztien alde egiteko beharrean bere irudia garbitu eta itxura naturzalea emateko baino ez ditu erabiltzen.

Horregatik, Alduide Koordinakundea jardunaldietako irekitze ekitaldira joango da, irailaren 21ean Auritzeko kultur-etxean 18.00etan, Nafar Gobernuaren hipokresia eta zurikeria salatzeko.


Ayer comenzaron las Jornadas de las Aves en Auritz-Burguete con, entre otros, la colaboración del Gobierno de Navarra; una buena excusa para conocer las aves, entender su migración y acercarse al observatorio de Lindus. Mientras tanto, el Gobierno de Navarra mantiene una postura a favor de dos canteras en Zilbeti y en Mendiaundi (Aurizberri-Espinal). Por eso, creemos que organizar unas jornadas “naturalistas” es una falsedad y una hipocresía, porque está dispuesto a dinamitar la tierra a escasos metros de uno de los pasos migratorios más importantes de la Península. Más aún cuando la cantera de Zilbeti va a afectar directamente a un ave en peligro de extinción (el pico dorsiblanco).

En la Coordinadora Monte Alduide creemos que hay que conocer las aves, porque es un paso más hacia la protección de la naturaleza y hacia un modelo de vida en equilibrio con el entorno. Pero el Gobierno de Navarra utiliza estás jornadas para limpiar su cara y dar una imagen naturalista, y no a favor de las aves.

Por eso, la Coordinadora Monte Alduide asistió al acto de apertura de las jornadas, el día 21 de septiembre a las 18.00 en la casa de cultura de Auritz-Burguete, para denunciar el engaño y la hipocresía del Gobierno de Navarra.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada