2013/05/16

AHTren aurkako Hautetsien Sareak Tafallako manifestaziorako deia egin du

Nafarroako Trenaren aldeko eta AHT-ren aurkako Hautetsien sareak, (Nafarroako leku guztietako 350 hautetsi baino gehiago dauzkan sareak), Nafarroako abiadura handiko korridorearen birplanteamenduaren aurrean bere poza azaldu nahi du Nafarroako eta Espainiako gobernuen erabakiagatik, zeren eta korridorearen zati handienean sare “multifuntzional”a delakoa ezarri eta europako zabalerara egokituko baita, apirilaren 8an haien prentsa oharrean iragarri zutenez. Aukera hori dagoeneko adituek gomendatuta eta gizartearen gehiengoak eskatuta zegoen foru eta mobilizazio askotan, gure plataforma eta 40 udalbatzar baino gehiago barne. Azpiegituren ahalik eta gehien aprobetxatzea da, gure ikuspuntutik, baliabideak errentagarria bihurtzeko eta optimizatzeko erarik hoberena. Hortik gure poza.

Hala ere, eta aipatutako prensa oharrean esan zen bezala, Castejon eta Tafallaren artean martxan dauden obren jarraipenaren asmoa  erokeria izugarria iruditzen zaigu, batez ere  zatiaren hegoaldean eta iparraldean hirugarren erraila, bai merkantzia bai bidaiarientzako aukerarik onena dela behin erakutsita. Gaur egungo trenbidearen alboan beste trenbide bat egitea, non orografía erabat laua eta bihurgunerik gabekoa den, ez da batere onargarria. Hau da, zuzenean, zergadunen dirua botatzea eta ingurumena suntsitzea. Gutxi balitz bezala, azpiegitura berri hau sortzeak, mantentze lanen areagotzea ekarriko du etorkizunean, eta egun Nafarroako Gobernuak onartzen du elkarrizketa pribatuetan, ez dagoela dirurik errepideak konpontzeko, eta hauek dira benetan udalei axola zaizkienak eta zerbitzua ematen dietenak.

Horregatik guztiagatik, es dugu eskatzen, baizik eta exijitzen, obren etenaldia eta bi gobernuen arteko akordioaren deuseztapena eta berrikuspena. Eta ezin dugu ahantzi, hitzarmen hau gaur egun epaitegietan imputatuta dauden jaun hauek sinatu zutela; Migul Sanzek, Alvaro Mirandak eta Jose (Pepiño) Blancok. Era berean, aprobetxatzen dugu aukera hau esateko gizarte eragileek erabaki dutela manifestaldi bat burutzea Tafallan, maiatzaren 25ean, larunbatarekin, 19:00etan, obren etenaldia exijitzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario