"Nekazarien eskubideak.
Emakumeen alternatibak"
IRUÑEKO GAZTEDIAREN ETXEA
Maiatzaren 6tik 17ra
Nekazari-industriak gure
planetako lur emankor gehienak kudeatzen baditu ere, nekazari ttikiek eta
familiek ekoizten dituzte munduan kontsumitzen diren produktu gehienak. Elikagaiak
produzitzeko orduan hil ala bizikoa da emakumeen partehartzea, nekazarien ehuneko
hirurogeia emakumeek osatzen baitute. Emakumeek mundua elikatzen duten
bitartean, nekazari-industriak gutxi batzuk aberasten ditu, eta lurrak
antzutzen ditu, bioaniztasuna deuseztu eta miloika biztanlek elikatzeko duten
eskubidea arriskuan jarrita. Emakumeek pairatzen dute batipat agro-industrien
erasoa, leku askotan beraiek baitira familiako bizibidea bermatzen dutenak.
Errealitate horri erreparatuta,
"Mundubat" fundazioak Iruñean astebetez luzatuko diren jardunaldiak
antolatu ditu, emakumeen ixileko lan hori azaleratzeko baliogarri izan
daitezkeenak. Jardunaldiek 'Nekazarien eskubideak. Emakumeen alternatibak'
izenburua dute, eta maiatzaren 6, 7, 8
eta 10ean burutuko dira. Dokumental ziklo bat, helduentzako ipuin-kontalari
baten emankizuna, bi ikerketen aurkezpena eta argazki erakusketa bat jasoko
dituzte bere baitan.
MAIATZAREN 6an, 19:30etan
a) "Defensoras de la
tierra", Unai Aranzadi kazetariak Mundubat-entzat eginiko dokumentala. Nikaragua,
Bolivia, Kolonbia ta Euskalherriko emakumeen esperientziak jasotzen dituena.
b) "Dos tomates, dos
destinos", Aníbal Gómez eta David Rodríguezek zuzendua, eta benetazko tomate bat eta
nekazal-industriak ekoiztutako beste tomate baten arteko ezberdintasunen
salaketa humoristikoa dena.
c) "No te comas el
sur", Mundubat-ek eginiko dokumentala, eta merkataritza eta produktuen
banaketaren egungo egoera islatzen dituena.
MAIATZAREN 7an, 19:30etan
"Nuestra Tierra. Nuestro
Futuro (Gure lurra, gure etorkizuna)". Komunikatuz eta Bizilur-ek
zuzendutako dokumentala, Europa eta Hegoamerikako nekazariei eginiko
elkarrizketak jasotzen dituena, elikadura burujabetza ardatz.
MAIATZAREN 8an 19:30etan
Ikerketen aurkezpena eta debatea:
Artisau trasformazioa eta generoa. Hizlaria: Veronica Escurriol, Bartzelonako
Unibertsitate Autonomoko ikerlaria.
MAIATZAREN 10ean 19:30etan
Helduei zuzendutako ipuin
kontalaria, euskeraz eta gaztelaniaz. Emakumeak eta ingurugiroa uztartzen
dituzten ipuinak, Beatriz Egizabal ipuin kontalariaren eskutik.
MAIATZAREN 6tik 17ra
Erakusketa: "Nekazarien
beste errealitateak"
Argazkiak eta hauei dagozkien
azalpen-gidek osatzen dute erakusketa. Hego Amerika, Afrika eta Asiako
emakumeen berri ematen dute, lurralde eta bioaniztasunari jaramon eginez.
Argazkien egileak Enrique Pimoulier nafarra eta Carmen Caballero, Jojo
Zinclair, Raquel Durán eta Amaia Vicente dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario