2013/05/07

Visitas guiadas en Zilbeti al GERNIKA-ra bisita gidatuak Zilbetin


Alduide Mendia Koordinakundeak, Zilbetiko pagadian (Nafarroa) egindako “Gernika” margolara jendearengan piztu duen interesa ikusita, bisita gidatuak antolatu ditu. Izan ere, margolana dagoen lekura iristeko jarritako seinaleak desagertzen dira, eta behin baino gehiagotan hara joandako bisitariak, ikusi gabe itzultzen dira.

Beraz, hurrengo larunbatan hasita, maiatzak 11, hemendik aurrera larunbatero, goizeko 10.30tan Koordinakundeko bi kide Zilbetiko sarreran egonen dira bisitarien zai. Ibilbidea eta bisitaren iraupena bi ordu t’erdikoa izanen da, gutxigorabehera, eta pagoetan margotutako “Gernika” eta harrobiaren mehatxupean dagoen pagadia ikusteko aukera izanen da. Arriskuan dauden 90.000 pagoetako bat zaintzapean hartzeko aukera izanen da ere bai.

Taldeentzako bisitak ere bai antolatu ditugu, beraiekin adostutako eguna eta orduan. Honetarako, telefono honetara deitu behar da: 686883272, edo visitas@montealduide.org mail bitartez harremanetan jarri.


La Coordinadora Monte Alduide, a la vista del interés que ha suscitado el trabajo del “Gernika” pintado sobre las hayas en Zilbeti (Navarra), ha organizado visitas guiadas para llegar hasta el lugar. Los carteles indicadores desaparecen, y más de un visitante se ha vuelto sin poder ver el trabajo.

A partir de este próximo sábado día 11 de mayo, todos los sábados a las 10:30 de la mañana, dos miembros de la coordinadora esperarán a las y los visitantes en la entrada de Zilbeti. El camino hasta el “Gernika” y la visita tendrá una duración de dos horas y media aproximadamente, y se podrán observar tanto la pintura como el bosque de hayas amenazado por la cantera. También habrá oportunidad de apadrinar alguna de las 90.000 hayas que están en peligro si el proyecto de cantera sigue adelante.

También se han organizado visitas para grupos, para lo que hay que llamar al teléfono 686883272 para quedar en el día y hora deseados o ponerse en contacto a través del correo visitas@montealduide.org.



Alduide Mendia Koordinakundea / Coordinadora Monte Alduide

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada